« Istorioak badu berezko tornuia! | Lerro arteko ustekabe militanteak »
Portukoplak / Kirmen Uribe / Elkar, 2006
Itsasoko aldetik Javier Rojo / El Correo, 2007-05-02
Kirmen Uribe poetak antologoaren lana egiten du Portukoplak izenburua duen liburu honetan. Azpitituluak azaltzen digu zer agertuko den barruan: itsas kantak eta poemak. Eta idazleak esango digu zein izan den bere asmoa: poema bilduma barik, sorta eskaintzea. Baina idazleak antologoaren lana egin badu ere, hau da hor-hemenka testuak bilatu eta bildu baditu ere, bere lana harantzago doa, kantuak eta poemak aurkeztekoan idazle izaera erakusten baitu. Batzuetan testuen gaineko azalpenak ematen dizkigu, non aurkitu zituen, nondik jaso zituen eta horrelako kontuak argituz. Baina bestetan, testuetan kontatzen denaren ingurua ere azaltzen zaigu, idazleak kantuak eta poemak bereganatuko balitu bezala, beste testu batzuk sortzeko. Izan ere, idazlea da Uribe, eta idazle moduan jokatzen du, azalpenetan hainbat istorio-eta kontatuz. Jasotzen dituen testuen artean, pixka bat denetarik aurkitu ahal dugu: erromantzeak, ahozko tradiziotik jasotako poematxok, idazle klasikoek idatzitakoak, bertsolarien lanak, lehengo eta oraingo poetek idatzitakoak. Beraz, ez da sorta homogeneo bat. Eta irakurleak beti aurkituko du bere gustuko poematxoren bat, Uriberen azalpenez gainera, jakina.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi