kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Herria, hiria, nazioa / Xabier Arregi / Pamiela, 2006

Asmatze saioetan jarraitzeko Bixente Serrano Izko / Nafar periferiatik, 2007-04-27

“Kontzeptuaketetan bertan hasten da indarkeria, dominazioa” dio Joxe Azurmendik Xabier Arregiren Herria, hiria, nazioa. Zibilismoaren sustraiak liburuaren hitzaurrean. Lewis Carrollek Aliziaren munduan aditzera eman zuen bezala, bertzalde. Kontzeptualizazioetan hasiko da, beraz, bertzela ere, askapenerako edozein gogoeta. Horixe da Xabier Arregik egiten duena, funtsean, bere lanean.

“Ethnos”, “gloto-ethnos”, “herri” (hizkuntza batekoa), “herritar”, enbor bereko kontzeptuak, naturari zuzenago lotuak. “Demos”, “herri” (izaera politiko-administratibo batekoa), “polis”, “hiri”, “hiritar”?, bertze enbor batekoak, antolaketa politikoaren artifizialtasun kulturalari lotuak. “Nazio” kontzeptua, hortaz, gaurko erabileran, bitan banaturik: erabilera arti(o)fizialean ala erabilera naturalean, alegia. “Dinastiondoko” Estatuek euren patrimonio esklusiboaren kontu gisa hartu dute nazio kontzeptua, beraiek omen dira nazio-eredu baliagarri bakarra, “zibikoa”, hiritarrena; ordea, “ethno-nazioak”, nazio etnikoak, tribalak, itxiak, baztertzaileak, dira nazionalismoenak. Zeren eta, izan ere, zibilismoaren aldekoak ez baitira, omen, nazionalistak, baizik eta “abertzale zibikoak”, abertzale konstituzionalak; bertzeak, bai, nazionalistak dira, hiri, polis, hiritartasun, zibiltasunaren kontrakoak, halako oinarri naturalak lehenetsi nahi dituztenak, etno-nazionalistak.

Ez da kontzeptualizazio berria Xabier Arregirena, baina funtzionatu, ongi funtzionatzen dio, koherente, “dinastiondoko nazio (ustez) zibikoen” nazionalismo (egia erran) etnikoa eta horren kontraerranak agerian uzteko. “Hitzaurrea”n Joxe Azurmendik Arregiren kontzeptualizazio honetako “hiritarrari” egokitzen dio definizio zorrotza: “Printzipioz, hiritarra da herritarra bera, ken nor bihurtzen duen oro”; alabaina, Arregik zorrotz ere frogatzen duen bezala, hiritarra ere herritar bat da, gloto-ethnos bateko hiritarra, dinastiondoko nazioek (saiogilearen hitzetan, “Estatu-nazioek”) euren hiritarrentzat eredu gisa hartu duten gloto-ethnos horretakoa (espainola, frantsesa…). Funtzionatzen dio, bai, kontzeptualizazioak Arregiri kritika koherente horretarako, eta funtzionatzen dio, halaber, bere eredu propioa eraikitzeko orduan: alegia, eredu bat eraikitzeko, non ahalbidetzen baitu dinastiondoko nazioek arrazionaltasun eta berdintasunaren izenean jorratu duten “zibikotasuna” aplikatzea, berau nazio arti(o)fizial horiek unibertsaltzat jotzen dutenei ez ezik, baita ere gloto-ethnos bakoitzari, gloto-ethnos guztiei. Bertze era batean erranik, koherente arbuiatzen du Arregik bere kontzeptualizazio horrekin “Estatu-nazioen” ezkutuko etnia baten zaletasuna, baina kritika hori ez zaio oztoporik “zibikotasun” nozioa bereganatzeko. Are gehiago, era koherenteago batean erabiltzea proposatzen du, hots, ez hiritar guztiak gloto-ethnos bateko herritar bihurtzeko, gloto-ethnos guztietako herritar guztiak hiritar bihurtzeko baizik.

Arregiren diskurtsoan, badago pasarte bat biziki emankor iruditu zaidana: “Egia da nazioa asmaketa dela, zerbait izendatzeko asmaketa […]. Dena dela, asmaketa dira, halaber, Estatua eta tribua, arraza eta hiria, zibilizazioa eta kultura, gizarte klasea eta klase borroka. Denak dira asmaketa eta, aldi berean, denek adierazten dute zerbait”. Ideia emankorra, emankorra denez, Hobsbawmen “asmaketa” kontzeptuaren erabileraren arrunkeria salatzeko, bai eta bertzeok (euskal nazioaren aldekook errate baterako) ethno-nazionalismoaren kontzeptutik ihes egiten saiatzeko ere. Halarik ere, inpresioa du irakurle honek Arregik berak ez duela bete-betean asmatu ideia horrek eskain ditzakeen hari guztiei tiraka ibiltzeko orduan, nazio eredu berri baten bila jartzeko orduan, bere “herritartasun biltzailea” planteatzeko orduan. Inpresioa du irakurle honek gloto-ethnos horren gaineko nazio zibikoaren eredua “Estatu-nazio” sasi zibikoen kontrako paraleloa baizik ez dela: Arregiren “herritartasun biltzaileak” ere nekez lor dezakeela bermerik eskaintzea hiritartasun sasi integratzailearen akats baztertzaile eta gloto-ethnos bakar baten zaleak gainditzeko, asmaketa ere den gloto-ethnos kontzeptutik ihes egiten ez badugu. Ur handiegiak, dena dela, azaleko nire igeriketa hau beraietan menturatzeko.

Baina edonola ere, saiakerak horixe dira, saioak. Arregiren lanak argi uzten dizkigu gauza anitz, era koherente eta zorrotz batean, eta zer pentsatu ematen du bertze gauza batzuetan. Nahikoa baino gehiago nire ezdeusetik liburua biziro gomendatzeko. Asmatze saioetan jarraituko badugu.

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak