« Elurraren gainean | Falta zitzaiguna »
Iturrino Handia / Hasier Etxeberria / Susa, 2007
Hitz aspertuak Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2007-03-21
Taberna ilunean hegan doazen hitz aspertuak aireratzen ditu Cosme Iturrino magoak, pertsonaren gorputza hiru zatitan banatzen duen kutxaren asmatzaileak. Hitzak balizko kazetari baten balizko magnetofoi batera doaz, balizko diot, kazetaria agian ez dagoelako ez du kontakizun guztian hitz egiten eta apika Iturrino zaharraren irudimenean sortutako norbait dateke, barra ertzean jarrita mozkorraren solaskide izan daitekeen edalontzi erdi hustua.
Berak bizitakoak jaurtitzen ditu airera, bururatzen zaizkion orden berean, inongo iragazkirik erabili gabe, egia edo gezurraren arrastorik erakutsi gabe. Hitzak bata bestearen atzean, eta hitz horietan jaiotzen dira Anne eta Belle gorputz berean harrapatutako bi buruak, hitz horietan ernari ageri da Ettore Diccino zirkuaren nagusia eta Iturrinok asmatutako kutxaren patentea lapurtu diona.
Baina batez ere Orson Welles ospetsua, Iturrinoren balizko laguna izandakoa, Iturrinoren balizko zuzendari izandakoa, balizko film batean lan egin baitzuen Iturrinok Wellesekin, benetan Wellesek hasi zuen baina egiatan sekula amaitu ez zuen Haizearen beste aldean.
Taberna ilunean hitz zaparrada, bere bizitza berak asmaturiko kutxan zatitu zueneko uneaz damu. Zirkuaren porrotaren ondorengo lana zuen treneko txartel zulatzaile ogibidea kutxan sartu eta zulatu zuenekoa gogoan, guztia Wellesekin joateko. Damu erabaki hartaz, baina harro bizitakoaz, hitzak bolo-bolo.
Iturrinoren esaldien egiturak frustrazioak antolatzen ditu, guztia dago amaitzeke Iturrinoren bizitzan, zirkua bere gorenean erori zen, Wellesen filma bukatu gabe amaitu zen eta Iturrinoren burutapenak amaigabeak dira, magnetofoi batean agian ez, baina liburu honetan transkribaturik geratu direnak.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez