« Hitz aspertuak | Hegazkin txartela »
Sua falta zaigu / Katixa Agirre / Elkar, 2007
Falta zitzaiguna Uxue Alberdi / Deia, 2007-03-23
Zigarro bat dugu, baina sua falta zaigu. Sexu grina dugu, baina gure bikoteak ez gaitu asetzen. Eta zurrunga egiten du. Kafea hartu nahi dugu, baina ez dugu kafe-makina elektrikoa non entxufatu, edo kafeari usaina falta zaio, edo kafea perfektua da baina hura behar bezala dastatzeko konpainiarik ez dugu.
Hutsuneak idatzi ditu Katixa Agirrek, faltak.
Liburuaren azalak erakarri ninduen lehenbizi. Hutsunez beteta daude azaleko neska fotografiatuaren begi urdinak, zuri-beltzez inguratuta. Eta barrukoak ez nau desengainatu. Gaiztoa da Katixaren begirada, eta horregatik gustatu zait. Salatu egin naute ipuinek. Besteen espektatibak bete nahiak eragiten dizkigun lanak, grina ezkutuak, gaztaro zahartu eta ajatuak… Bilbon kalera irten, ingurura begiratu eta edonor izan daiteke ipuin hauetako protagonista. Europa parkean irakurri dut liburua, eta parkea horrelako jendez betea dago. Goraino. Hogei urteko neska gazteari begira dagoen burusoila, mojen ikastetxetik irten eta lehenengo zigarroa erreko duen uniformedun ikaslea, lagun homosexualari giroko tabernara lagunduko dion ingeniaritza-ikasle tristea, maitalearen ohetik irten berri den emakume takoiduna… Irene edo Onofre, Pat edo MJ, Asier edo Oscar, zu edo ni.
Harreman asimetrikoak deitzen die autoreak. Simetrikoak aspergarriak direlako, edo ez direlako existitzen, guk hala sinetsi nahi arren, guk hala sinestarazi nahi arren. Gazteak dira Katixaren pertsonaia ia guztiak, 15 bat urtetik 40ra bitartekoak. Eta ez daude eroso munduan, harritxoak dauzkate zapaten barruan. Gaur egungo gazteak ondo bizi dira… baina sua falta zaigu.
Ness lakuko gida turistikoa izan zen neska honek ez du Nessie munstroaren beharrik misterioak aireratzeko. Denok garelako gaizki orrazturiko laku ilun bat. Denok dauzkagu Nessie txikiak eta zooplakton haragijaleak gure barruan. Eta Katixak hatz erakusleaz seinalatzen dizkigu: hor duzu bat! Hor duzu beste bat!
Eta gaur ere metxero eta guzti irtengo naiz kalera, eta inork “surik bai?” Galdetzen badit “Bai, noski!” erantzungo diot.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi