kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Aulki bat elurretan / Uxue Alberdi / Elkar, 2007

Elurraren gainean Jon Kortazar / El País, 2007-03-19

Durangoko azoka ahaztu eta erritmo zabalagoak hartzen ari da euskal argitalpen mundua. Horrela ez dut esango lehena denik baina Igartza saria irabazi duena ateratzen da martxoan (SS. 08/2007 erregistroa darama aurtengoak), eta badirudi horrek ematen diola hasiera urte literarioari. Ondoren etorriko dira Apirileko Liburuaren egunak, primaderako nobedadeak, udako agorra eta irailetik aurrea Durango berotzeko egingo diren ahaleginak.

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) idazlearen Aulki bat elurretan agertu zaigu primizia gisa. Hauxe da bere lehen liburua. Beste zenbait komunikabidek badute lehen liburua ateratzen duten idazleez kritikari berezia, ez da hori nirean gertatzen dena. Beraz, nahiz eta ez ulertuaren arriskua jarraitu liburu honetaz hitz egin nahi nuke. Badira hiru lau ezaugarri bat-batean agertzen direnak liburuan.

Lehena egiturarena da: ipuin bilduma da, baina idazlea saiatu da, forma aldetik (erlojua behin eta berriro hutsean jarriz, edo historia beraren zertzelada desberdinak agertuz) batasuna ematen testuan.

Bigarrena espazioarena da. Finlandian kokaturiko nobelak bagenituen euskal literaturan, baina Uxue Alberdiren honek —dirudienez, idazlearen esperientzian oinarrituz— Suediako paisaiak, elurteak, joera nihilistak aukeratu ditu ez soilik paisaia, baizik eta barne paisaia osatzeko eta mamitzeko.

Hirugarrenez gaiak daude. Haur baten suizidioarekin hasten den liburuak hordago gogorra botatzen du. Eta egia da ondoren, hemendik aurrera, liburuak hotz puntu bat eta narrazioaren sinpletasuna agertzen duela, hasieran jarritako apustuari ezin eutsiz. Dena dela, ipuin gogoangarriak dira liburuan, antologikoak esango nuke.

Laugarrenez, aspaldi Borgesen itzalpean ezkutaturik zegoen Julio Cortazarren eragina nabarmena da. Oihua bezalako ipuinek garbi adierazten dute lanak baduela zer erakutsi. Eta harrigarria da, eta zorionekoa, Harkaitz Canoren agerpena testuan, aipu moduan besterik ez bada ere, Oraindik tango bat zor dio ipuinean.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak