kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Larrialdietarako irteera / Txuma Murugarren / Paper Hotsak, 2006

Larrialdietarako irteera Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-03-18

Mundua zoragarria da… baina ez hainbeste. Edo gurago baduzu, dena liluragarria da, xarmantgarria… izateari uzten dion arte. Eta Txuma Murugarrenen liburuan horrek ez du luzaroan espazio askorik. Egunerokotasunaren gordina poesiaz jazten du egileak, soineko ederrez jantziz gorde nahi digu laztasun hori, baina hain da gatxa haragi barrenetan iltzatu zaigun arantza ostentzea… lakatzak dira istorioak. Lakarrak ez direnean, erraietara sartzen den nostaljiaz beterik daude. “Baten bati aditu diot iraganarekiko nostalgia egolatria hutsa dela eta hala izan daiteke, baina nik esango nuke bizitzen ikasi ez dugunon patua dela. Gaurko eguna ulertzen ez dugunontzat aterpe bilakatzen da iragana”.

Larrialdietarako irteera izan liteke lantzean behin mundutik at gelditzeko denok behar izaten dugun ihesbidea. Deitu paradisu, deitu geltoki; eman iezaiozu nahi duzun definizioa. Larrialdietarako irteera da. Joan-etorrikoa.

“Gauzen hegoaldea leku zehatza ez zen arren, bere iruditeriaren mapa asmatuan leku jakina hartzen zuen. Atomo baten mugetan sar zitekeen gauzen hegoaldeko aberria, edo begirada har dezakeen eremu osoa hartu”.

Istorioetako batzuetan abestien proposamena egiten digu Txuma Muruggarrenek. Horrek irakurtzen ari zarena gozotu dezakeela pentsa dezakezu, baina ez zaitzala berba arteko amaraunean nahasi, maiz isiltasuna baino okerrago da musika.

Katuek zazpi bizitza ohi dituzte; ez dakit gizakiok zenbat ditugun baina suizidioak asko dira liburuan. Etzazu pentsa, hala ere, heriotzerako biderik bakarra direnik; asko baitira hiltzeko moduak.

“Pozik eta malenkoniatsu nengoen, besteak beste negua horretarako delako, leihotik begiratu eta gertatu zaizkizunak ongi tolestu eta bihotzaren txokoetan pilatzeko”… eguraldiaren fash-back-a egiterakoan jabetu naiz: aurton ez da negurik izan.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak