kritiken hemeroteka

8.683 kritika

« | »

Iturrino Handia / Hasier Etxeberria / Susa, 2007

“Iturrino Handia” nobelari buruzko analisi ez-kualifikatua Gorka Bereziartua / Eremulauak, 2007-02-24

Ez da ohikoena izaten liburu bat aurkeztu eta ondorengo egunean berau aztergai (edo) izatea. Izango da, seguruena, liburu batek denbora asko behar duelako iritzi landuaren eskanerretik pasatzeko. Izango da gure literatur munduan, txikia izanda ere, ez delako jende burutsu eta kualifikatua falta, eta horientzat fribolitate handia da liburu baten lehen irakurketaren ondoren kritika egiten hastea. Hemen badakigu fribolitateaz zerbait, eta egia aitortze aldera mekanografo hau ez da inolaz ere iritzi kualifikatu eta burutsuaren jabe (argibide gehiagorako irakurri nik egindako zenbait kritika). Baina (horreur!) mekanografoak irakurri, irakurtzen du. Eta atzo aurkeztu zuten Hasier Etxeberriaren Iturrino Handia nobela aztertzera (edo) ausartuko da.

Eta hasi, oinarrizkoenetik hasiko da. Tabernan lagunak egin dion itaunari emandako erantzunetik alegia. “121 orrialde, arratsalde bakarrean irakurtzeko modukoa”. Eta jarraitu, sinplekeria manikeo samar batekin jarraituko du, lagunak hirugarren garagardoaren ondoren kale bazterrean pixa egin bitartean egin dion bigarren galderaren erantzunarekin, alegia. “Ondo dago”.

Eta tragoekin aurrera jarraitu ahala, mingaina ere askatuz doanez, azalpen gehiagotan sartu da mekanografoa: nobelan ahots bakarra dela protagonista eta kontalari, Cosme Iturrino, Iturrino Handia magoa hain zuzen ere. Bigarren protagonista bat ere badela, Hasier Etxeberriaren alter ego nobelatua den kazetaria, liburu osoan hitz egiten ez duena, eta bien arteko elkarrizketari Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako obran azaltzen zen berritsu haren tankera hartu diola. Horrek bertigo apur bat sortu diola hasieran, “ea inora ez daramaten diskisizio filosofikotan galduko ote zen liburua, gainera ia ulerkaitzak diren egitura gramatikalak baliatuz” horrelaxe esango dio lagunari, Kelerra eskuan. “Baina ke ba”, jarraitu du, “tonua hasierako kolokialismotik apur bat urruntzen da (gehiegi ere ez, beharrezkoa dena) lehen pertsonako narratzaile estandarrago baten tankera hartuz, betiere azken horien antza handiegia ez izateko tentuz ibiliz”. (Harrigarriak goizeko ordu txikietan izaten ditugun baliabide erretorikoak).

Lagunak gehiago jakin nahi du. Lagunak Iturrino delako horrek zer duen kontatzeko, nor den, zertara datorren mago bati buruzko liburua… laguna mozkorra dago eta galdera gehiegi egiten ditu. Baina mekanografoak, baretu guran, erantzun batzuk eman dizkio, bera ere mugimendu pendularrak egiten ari dela konturatzearekin batera. Iturrino pertsonaia zelebrea dela azaldu dio. Hitzaren bi zentzuetan zelebrea: grazioso eta bitxia batetik, eta ezaguna, “famosua” bestetik. Besteak beste, Orson Welles eta John Hustonen adiskide izandakoa dela, zirkuan lan egindakoa, Anne eta Belle, bi buruko emakumearekin maitemindu zela… Ez sinesteko moduko bizitza eduki duela. Eta horrek ere dudak sortu dizkiola azaldu du mekanografoak. Irudipena daukala, Etxeberriak beti elkarrizketatu nahi izan duen pertsonaia ez ote duen asmatu. Ideal bat. Edozein kazetarik elkarrizketatu nahiko lukeen horixe.

Baina mekanografoa liburuaren aurkezpenean izan da. Eta sinesgarritasun falta hori buruan zuela joan da hara. Eta Etxeberria sartzen ikusi du eta jendearekin hizketan. Eta lagun bati Cosme Iturrino aurkeztu dio. Eta Cosme Iturrino existitzen da. Eta han egon da. Eta magikoa da. Berarekin bi hitz eginda konturatzen da bat horretaz. Liburukoa bera baino magikoagoa agian? Hori ez daki. Eta orduan, bi gauza etorri zaizkio burura. Lehena topiko erraldoi bat da, kontuz beraz: errealitateak fikzioa gainditzen duela beti (abisatu dizuet topikoa zetorrela, niri ez eskatu orain argibiderik). Bigarrena, galdera parea: errealitatean jazotako gertaera nola-hala “irrealek” justifikatzen al dute fikziozko lan baten egiantzekotasuna hain argia ez izatea? Hau da, fikziozko lanek errealitatearen antza izateko bidea hartu dutenean eta errealitateak (paradoxikoki) fikzioaren antza izateko bidea hartu duenean, non kokatu behar du nobelak?

Mekanografoak ez du erantzunik aurkitzen. Etxeberriaren liburua berriz irakurri beharrean da Cosme Iturrino erreala ezagutu eta gero. Berriro kokatu behar du bere burua errealitate eta fikzioaren arteko muga lausoetan. Lagunarekin egiten ari den parranda honi ere geroz eta irrealagoa deritzo. Etxera doa.

Ateari bultzatzen ari dela lagunak liburuaren izenarengatik galdetu dio berriz, Herriko Tabernako barratik burua altxata, Rosario Floresen kanta bat jarri duten momentuan. Iturrino Handia erantzun dio. “Irakurri ezazu bihar eta ea zer iruditzen zaizun!”.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak