« Ispiluaren bila | Bestiarioa. Hilerrikoiak »
Marearen erraietan / Jose Inazio Basterretxea / Alberdania, 2006
Heriotza eta jaiotza Jon Kortazar / El País, 2007-02-26
Marearen erraietan Jose Inazio Basterretxea Polok (Galdakao, 1959) bere izenarekin argitaratzen duen lehenenego eleberria da. Bazuen beste bat ezizenarekin argitaratua, baina literatura sistemaren barnean tokia izateko beharrezkoa da norberaren lanaz ez lotsatzea eta izenez eta izanaz agertzea.
Pertsonaia biren inguruan mugitzen da Marearen erraietan nobela hau. Paulo mendizaleak, aurki hiltzera doanak, eta bere emazte ohia den Irunek, laster ama izateko dagoenak, osatzen dute eleberriaren ardatza.
Horien inguruan mugitzen dira Mikel, Iruneren neba; Madalen, Pauloren ama, eta Amal, Iruneren amorantea izandakoa, eta haurdun utzi duena. Eta Lore, noski…
Pertsonaia hauen guztion inguruan, nobelak amaraun fina osatzen du. Nik uste dut, intimitatearen inguruko testuan gaudelarik, tonuaren erabilpenean dagoela kontakizunaren baliorik handiena.
Metafora nagusi baten inguruan osatu izan bada ere testua (marea, itsas mugimendua bizitzaren sinbolo nagusi gisa), narratzaileak tonu aseptikoa erabiltzen du maiz, objektiboa, klinikoa, hotza, hain zuzen ere sentimenduen berotasunarekin kontrajartzen zaiona.
Objetibismo hori, kaleen eta espazioaren erabilpenean, tonu lirikoan barneratzen da, eta bakoitzak behar duen tokia du Basterretxearen kontakizun honetan. Hala eta guztiz ere, moteltasunaren arriskua ere badago orrialdeetan.
Ikusi, adibidez, eta konparatu ukitu guztiz lirikoa duen “Hondartza lehor” izenburuko kapitulua, Pauloren heriotza kontatzen duena, eta “Kresala begietan”, adibidez, zeinetan gertaeraren deskripzio zehatza egiten den.
Testuak testuen barnean kokatzen, eta testuen arteko eta esanahien arteko amildegia osatzen ere, oso trebea izan da eleberriaren egilea. Iruneren egutegia irakurri behar dugunean, esaterako, Basterretxea narratzaile tradizionala baztertzen ahalegintzen da.
Pertsonaien barne mundua zehatz emateko gai izan bada, kontakizunak ez du gainetik kendu historia erromantikoen usaina, kasualitateen magia, batez ere Lore eta Pauloren arteko historian, eta semea eta alaba jaio berrien ekintzaren antolamendu teknikoan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez