« Gorde nazazu lurpean | Lehen aldiz maitemindu gineneko hura »
Gabon Gasteiz / Iñaki Gurrutxaga / Arabera, 2000
Gabon Gasteiz Joseba Bergara / Txalaparta, hitzak & ideiak, 2001-03
Gurean, idazle gazteen belaunaldi berria hasi da batean eta bestean agertzen eta argitaratzen. Iñaki Gurrutxaga da lehenengoa. Dagoeneko urrun daude 75eko belaunaldikoak gazte zireneko sasoiak. Orain, 81eko belaunaldiaz hitz egiten hasi dira irakurleak. Eta Orion jaio baina Gasteizen bizi den Gurrutxaga da horren lekuko. Hala Bedi irratiko irratsaio baterako eginiko narrazio eta ipuinak biltzen ditu Gabon Gasteiz liburuan. Bertan, egunkarietako albisteak lapurtu eta fikzioaren osagaiekin nahasten dita egileak, eta emaitza berezia lortzen du. Indarra du liburuak. Ederki idazten duen egile baten urrats sendotuak direla nabari da. Hemeretzi urte izan arren, hainbat urte idazten daraman norbaiten lana da.
Liburua abenduan plazaratu zen eta ez zuen oihartzun handirik izan, baina iaz argitaratutako liburu freskoenetakoa da. Gaztetasuna dario, eta gustura irakurtzen dira bertako narrazio laburrak. Kontrazalak dioen modura “ipuinok ipuin arruntak dira, euria bezala, eta euria bezala zirikatzen eta bustitzen gaituzte. Zaparrada egun batean irratia piztuta irakurtzekoak dira, ipuinak ere irratitik bailetozen”.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi