kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Gorde nazazu lurpean / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2000

Gorde nazazu lurpean Jon Kortazar / El País, 2001-02-26

Ramon Saizarbitoriaren azken liburuak bost nobela biltzen ditu. Batera agertuz izugarrizko kalitate handiko liburua burutu duela esan beharko genuke.

Bostok lotzen dira hildako gorpuen deslurreratzearen gaiaren inguruan, gerran berna galdu zuen gudariaren historia, Rosetti poeta eta Rafael pintorearen aurreko inguruan sorturiko nobela, aitatasuna frogatzeko egiten den kantari eta aktore frantsesaren desehorzketa, bere emaztearen nahia betetzeko protagonistak egiten duen aitaginarrebaren gorpuaren toki aldaketa, eta Sabino Aranaren gorpuarekin egindako hara honako joan etorria. Bost aldaera gorpuari zor zaion errespetua hausten dutenak.Gorputzaren gorazarreak ekarri bazuen erotismoa literaturara, gorpuaren jokoak oinarritzen du umore beltza. Egokia da berez titulua: Gorde nazazu lurpean, Aita gurearen moldapen parodikoa sortzen delarik.

Hiru nobela aurretik eman zuen Bihotz bi nobelarekin lotuak daude. Hango pertsonaien izenak, hango moldapenak erabiltzen dira, eta haren haritik sortuak dira pasadizoak. Eta liburuaren gai nagusia ere bai: gizonezkoen eta emakumezkoen arteko komunikazioaren zailtasuna. Joera obsesiboan oinarriturik, txikikeriek eta anbiguotasunak uzten duten gaizki-ulertzeen bidetik, eguneroko bizitzak sortzen duen zamatik abiatzen da idazlea mundu intimoan dagoen ifernua jasotzeko asmoz.

Sarea balitz bezala, zabaltzen dira nobela desberdinetan aipamenak eta detaileak, motiboak eta egiturak. Kontalariaren nagusitasuna adibidez, edo zein garrantzizkoa den ongi kontatzea. Edo inoiz baino indar handiagoarekin agertzen den psikoanalisiaren eta literaturaren arteko zubia. Edo ironiaren garrantzia. Esan daiteke Saizarbitoriak hainbaten erabilitako errepikamenak ez direla orain esaldietan agertzen, pasadizo, egitura eta motiboen mailan baino. Eta mezuen garrantzian, nola ez?

Gune bat osatzen dute nobelok, idazlearen mezuen inguruko gunea, baina puntu horretatik aurrera obsesioak, gaiak, sare batean bezala zabaltzen dira.

Saizarbitoriaren espazioak kulturazko espazioak dira: Donostia egiako eta era berean asmatu bat agertzen da, bai, Joycek Dublin asinatu zuen eran lan eginaz, baina era berean agertzen dira atzerriko paisaia urbanoak, Europako hiriburuetako aipamenak eta tabernen ordez, jantoki apainak. Euskal literatura gazteen tokiz beterik agertzen den honetan, ez dator bat ere gaizki edadetuok ere gure bizibidearen erreferentziaz beteriko nobelak aurkitzea.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak