« Topikoa baino harago | Futbolak erbesteratu zituenekoa »
Portukoplak / Kirmen Uribe / Elkar, 2006
Itsaso barrenean Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2007-02-10
Portukoplak liburuan kontakizun harrigarriak daude igeri baina ez da eleberri bat, poemen zipriztinak dira ageri baina ez da poesia liburu bat, kantak kantagarriak olatu gainetan ugari baina ez da kanta liburu bat, bertso zaharrak itsasontzien bidaiari baina ez da bertso liburu bat. Portukoplak izenburuan zehazten duen edukia du oinarri, portuetako kontuen emari, kopla hitzaren adiera bi, neurria eta errima izaten duten koplak eta neurririk gabeko koplak, kantatu baino kontatu egiten direnak.
Arrantzalea da liburuko protagonista nagusia eta itsasoarekin izan duen harremanean dago argumentuaren grazia. Igeri batzuetan beregain, zipriztinaren zipriztinaz blai egiteko lain, gehienetan itsasontzi eta guzti beregain, olatuen onespenarekin arrantza apur bat eskuratzeko zain.
Arrantzaleak arrantzan egiten du itsasoan., bisigua harrapatuko du batean, balea bestean eta legatza, atuna,sardina edo bokarta tartean. Baina arrantzalea ere harrapatuko du itsasoak batean, bakardadeak bestean, goseak, beldurrak, ekaitzak edo iparrorratzak tartean.
Lekeitio eta Ondarrutarren arteko borroketan murgilduko gara, donostiar eta getariarren bale ehizetan amua irentsiko dugu, bermeotarrek zorigaitzak eta donostiarren zorionak irakurriz Aita Orkolaga ezagutuko dugu eta kontakizunaren sareetan eroriko gara. Mutilik ttipienak gose handienak pairatuko ditu mastaren puntan ura irensten duen lurra ikusi arte, marinela bakardadearen esklabo bihurtuko da kresal usainetan eta sirenak ikusiko ditu ur gazien artean eta haiekin maiteminduko da inor maitatu ezinean. Itsas gizonen portu andreen maitasunak gatibu bizi beharko du emaztearen bihotzean, senarraren bihotza urak eraman baitu heriotza itsasoratzean.
Portuan hasten dira koplak soketako korapiloak baizik ezagutzen ez dituen amaierarik gabeko liburuan. Gure arrantzaleen errealitatean igeri egingo dugu, kontakizunen errealismoaren zalantzak zipriztinduko gaitu eta olatuetan galdutako hainbat itsasontziren argiak ikusiko ditugu, finean Euskal Herriko historia apur bat ikasiko dugu, afizio izan aurretik ofizio izan dena ezagutuko dugu eta gure kostak gaur nolakoak diren erakutsiko digu iraganak, etorkizunean berriro ito ez gaitezen.
Kirmen Uribe arrantzan ibili da, handik eta hemendik sarea botaz, hondoratu antzera zeuden Kantauri itsasoko altxorrak atera ditu eta Portukoplak osatu du eta irakurle honek amua irentsi du.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui