« Bakardadeaz | Nobela-nobela »
Koioteren arrastoa / Edorta Jimenez / Susa, 2006
Topikoa baino harago Igor Estankona / Deia, 2007-02-09
Koioteren arrastoan iritsi ei ziren ipar ameriketako indiarrak lur gogor baina eskuzabal haietara. Hala kontatu zion Edorta Jimenezi paiute indiar batek euskaldunen nevada abegikorreko erreserba txiro batean:
“—Ezagutzen al duk diskurtso hori, norena da lurra, norena airea, norena ura, horiek ez dira gureak, beraz ezin dira saldu, ezta ere erosi? Diotenez, gu kontinente honetara duela milaka urte iritsi gintuan. Asiatik. Bering itsasartea igarota. Baina badakik nork gidatu gintuen honaino? Koiotek.
“—Alaskan ba al da koioterik? —motz ebaki nion.
“—Gure tradizioak halaxe ziok; koioteak ekarri zituela gizakiak gure mundura. Agian koiotearekin azken etapa egin zian gizakiak —barre egin zuten biek—, lehenagoko etapetan beste animalia batzuek egin zitean gidarena.”
Halaxe doa Koioteren arrastoaren irakurtaldia: kronika ederrak ameriketen bihotzaz, bihotzgabetutako inperio handiaren arima zaharraz. Mundakako idazleak probetxu ona atera zion Ameriketako Estatu Batuetatik egindako bidaiari. 2002tik 2005era bitartean Kalifornia, Nevada, Idaho zein Coloradon ikusitakoak —eta, inoiz, soilik barruntatutakoak, imajinatutakoak— dakartza liburu honetara. Disimulatu gura luke Jimenezek, baina nostalgia apur bat nabaritzen zaio Koioteren arrastoa honi, AEBetan nagusi izan den ideologiak inguruko guztia birrintzeko duen gaitasunak txunditu eta tristatu egiten baitu idazlea. Hondarrak biltzera eta suntsitutakoa ikustera garamatza.
Eta, suntsipen horren erdian, erlijioei buruzko gogoeta ere egiten du. Jaungoikoak zipristindutako kontakizunak ere badira, erlijioak pozoitutako kontinente bateko istorioak. Bibliari egindako erreferentziak daude han eta hemen, naufragoaren ohol ustelari egindako omenaldi moduan.
Edorta Jimenezek basamortuko lehortasunaz edo hara eroritako ur-tanta batetik sortutako landarearen zurtoinaren xamurtasunaz hitz egin dezake. Koioteren arrastoan lodi hitz egiten digu. Grabe. Elegantzia handiarekin, baina ezkor. Mundakako idazle handiaren beste lezio bat iruditu zait. Bere lumaren mila oihartzunen sinpletasuna gozatu gura nuen beste behin.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi