« Ezkur ez den amets eternala | Mututasunaren ozeanoa »
Nork bere ozeanoa / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2006
Bakardadeaz Javier Rojo / El Correo, 2007-02-07
Xabier Etxaniz Rojok “Nork bere ozeanoa” izenburuko liburu honetan hamaika narrazio bildu ditu. Testu sorta honen aurrean aipagarria da idazleak egin duen ahalegina narraziobideak anitzak izan daitezen. Lehenengo pertsonan kontatutakoak, hirugarren pertsonan kontatutakoak, perspektiba desberdinak nahasten dituztenak, eskutitzaren itxura daukatenak… halakoxe testuak agertzen dira liburu honetan, aukera zabala, beraz, irakurleak gustukoena non hautatu izan dezan. Narrazioetan agertzen diren pertsonaiek eta aurrean planteatzen zaizkien erronkek, ordea, ez dute halako desberdintasunik erakusten. Bakardadearen aurrean dauden pertsonaiak dira. Askotan ematen du halako pertsonaiok hautsi dutela beren bizitzetan nolabaiteko ainguraren funtzioa betetzen zuten osagaiekin, eta bizitza berri bati, ziurtasunik gabe eta are beldurrez ere, aurre egin behar diotela. Adibide ikusgarriena lehenengo ipuinean agertzen diren pertsonaiak izan litezke, 50 urteren bueltan dauden dibortziatuak, bigarren aukera baten zain, amodioa zeharka baizik aipatzera ausartzen ez direnak. Liburuan batzuetan desoreka pixka bat nabarmentzen bada ere, kontuan hartzeko lana iruditu zait.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez