« Bakardadeaz | Nobela-nobela »
Nork bere ozeanoa / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2006
Mututasunaren ozeanoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-02-09
Ipuina da euskal literaturan azkenaldi honetan gehien edo sarrien landu den jeneroa. Harkaitz Canoren eta Izagirreren liburuaz gainera (sonadunak biak ala biak), oso denbora gutxian liburu interesgarriak kaleratu dira. Montoiarena da bat (lehenago beste aldera joaten ez banaiz, zin dagit aztertuko dudala, alazankoa!), baina ez bakarra. Xabier Etxanizen liburuak baditu merezimenduak aski aipagarrien artean kokatzeko. Has gaitezen.
Hamaika testu dira, hamaika ipuin. Ipuinak, izan ere, eremu zabala hartzen du, eta ipuinak dira eguneroko gezur txikiak eta idazleen ezohiko gezur handiak, fantasiak eta asmakizunak, trikimailuak eta trikimontañak. Ipninak dira nork bere buruarentzat asmatzen dituen aitzakiak eta maitzakiak.
Bakarrizketa asko ere ipuinak dira, nork bere burua engainatzeko saioak, nork bere buruari aitortzeko ahaleginak
Xabier Etxanizen hbura honetan bakarrizketa asko dago, bakarrizketa aittorpen ugari. Ez dabil ahots askorik ipuinotan (ez soilik Xabier Etxanizen hauetan), baina deigarria egiten da pertsonaien soraiotasuna, entzungarria egiten den bezala haien mututasuna. Bakardadera kondenatuak dira, eta kondena, batzuetan, heriotzaren eremuan betetzen dute, beren buruez beste eginez. Baina lehenago bizitzaz beste egin dute. Egoera hori (ez-bizitzarena) azaltzen saiatzen dira pertsonaiak, hitzak sendatzeko ahalmena balu bezaia.
Sendagarri, ordea, isiltasuna zaie. Batzuek, gainera, gutun modua hartzen dute espresiobide, eta gutun moduan zabaltzen da kontaera, ondorio guztiekin. Alegia, gutunak ez du beti erantzunik eskatzen. Badira erantzunik nahi ez duten gutunak eta, era berean, badira inora bidaltzen ez diren gutunak. Gutuna, beraz, jeneroetan bereziena da, eta hibridoena.
Norentzat idazten dira gutunak? Nork bere barnea lasaitzeko? Ez dakit.
Bakardadearen mapa mutua marraztu du Xabier Etxanizek. Beren baitatik beren baitara jaurtiak izan diren petsonaia herabe eta galduen gidari.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez