kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Bizitza eredugarriak / Txiliku / Elkar, 2006

Bizitza eredugarriak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2006-12-03

Hizki handiz idazten den historian, izan den eta den populazioaren %0,7 baino ez da agertzen. Kooperaziora bideratu beharko litekeen kopurua da hori; baina zeharo puztu egin dut kopurua; zenbaki esanguratsua jarri nahi nuelako da.

Urrezko berbetan esaten digute zein gauza handi, anker, eredugarri, txundigarri egin zituzten. Txilikuk hizki txikien ostean ostendutakoei leku egin nahi izan die. Esistitzen ez direnen boza izan da. Hogeita bost bizitza eredugarri ekarri dizkigu. Ederto idatziriko esaldiek fikzioa eta errealitatea ematen dizute, uztarturik. Izan ere, hasi-hasieratik egiten du egileak aitorpena: batzuk benetako istorioak dira, besteak, berriz, asmatutakoak. Zein da zein, kantatzen zuen musika talde batek. Norberak erabaki behar du zein den zein.

Ordena ere orijinala hautatu du. Alfabetoari jarraiki, A hizkiarekin hasi da Barbara Allenekin, eta amaitu Zirujau Azkarrarekin, Europan anestesia lehenengoz erabili zuen gizonarekin. Emakume gutxi agertzen da, oso gutxi, baina historia (handia zein txikia) horrelakoa izan da guretzat: estuegia.

Nik berez irakurtzen dudan oro sinisten dut… zalantza-malantzak sortzen zaizkidan arte, eta hori edozein unetan izan daiteke. Bizitza eredugarri hauek oso sinisgarriak dira, oso ondo daude harilkaturik. Liburua amaitzerakoan pentsatu dut, seguruen, sinisgarrien egin zaizkidanak izango direla fikzionatutakoak, eta ezinezkoak zirenak, benetazkoenak. Edo alderantziz.

Gustuak agintzen du normalean irakurketa batean. Badira gustatu zaizkidanak eta beste barik pasatu izan ditudanak. Tabirako Maddalenen istorioa gustatu zait, parke bateko bankuan eserita zegoen Albaniako printzearena, Beatrice Cenci-rena… egia esan guztiei aurkitu diet euskarririk.

Musika aholkuak ematen ditu. Liburua eskuratzerakoan eta begitu arina bota ondoren pentsatu nuen: zergaitik ez abestiak hartu eta bere osotasunean jarraitu irakurgaiak? Baina ezinezkoa egin zait. Abesti asko ez nituelako, beste batzuk ezagutzen ez nituelako, eta bazirelako gustatzen ez zaizkidanak. Irakurtzeko garaian libertadea garrantzitsua denez, nik neureari eutsi eta gustukoa dudan musika paratu izan dut. Paratu izan dudanean; lantzean behin, isiltasunaren gozamenean irakurketa gozagarriago egiten zaidalako. Zaidalako, esan dut, bakoitzak bere ohiturak eta bere irakurtzeko-moduak dituelako. Zaidalako.

Bizitza eredugarriak 25 berton, baina zenbat daude Historiak eta historiatxuak irentsi dituztenak?

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak