« Ametsak arrazoi garbiz, arren! | Senidetza(k), isilpekoa(k), heriotza(k) »
Maitalea / Harold Pinter (Iñaki Errasti) / , 2006
Isiltasunak hitz egiten duenean Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2006-12-02
Maitalea du izenburu Elkarren eskutik eta Iñigo Errastiren itzulpen bikainari esker iritsi zaigun maisu lanak. Egilea Harold Pinter, aktore eta antzerki zuzendaria, idazle ere izaten badakiela erakutsi digu liburu honetan. Antzerki lana da Maitalea eta baita liburuan aurkituko ditugun lehengo denborak, Alaska moduko bat, festa giroan eta mendiko hizkuntza ere.
Sarah eta Richard dira lehen antzerki horretako protagonistak, bikote berezia, bakoitzak bere maitalea du, baina maitaleak dira eurak ere senar-emazte harremanean harrapatuta. Infidelitate fidela edo aitortua dute jolas, eta jolas horretan egoera bereziak sortzen dira eta isiltasunak. Isiltasun horiek hala ere esanahiez beterik daude eta eten horietan antzerki lana bera irudika dezakegu, eta Richard eta Sarah ikus ditzakegu 1963. urteko Londresen egongo bagina bezala, bertako Arts antzokiko eserlekuetan pausaturik. Izan ere urte hartan eta leku hartan eskaini zen lehenengoz antzerki lana taula baten gainean, zuzendaria noski Harold Pinter. 2005. urtean, 45 urte Literaturako Nobel saria jaso zuen antzerki-idazle ingelesak. Urte bete beranduago Jokin Zaitegi sariketari esker, euskaraz irakur dezakegu lan hau Iñaki Errastik itzulita.
Jolasak dira, halaber, liburuan aurkituko ditugun beste antzerkilanak ere. Bigarrena, Maitalea idatzi zuen garaikoa da, hasierako etapakoa beraz eta hemen ere orduan Pinterrek ardatz zuen gaia agertzen da, pertsonen arteko inkomunikazio arazoa hain zuzen ere. Azken antzerki lanetan arazo sozial eta politikoak agertzen dira, gordin, zehatz. Tortura edo hizkuntza-zapalketa bezalako gaiak ditu mintzagai idazleak. Guztietan isiltasunaren balioa nabarmendu daitekeelarik, isiltasunak gauza asko iradoki baititzake, hemen ikusiko dugun moduan.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro