kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Ragga-ragga dator gaua / Paddy Rekalde / Susa, 2006

Ragga-ragga dator gaua Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2006-11-26

Bilbo, Metropolia… Paddy Rekalderen idatzietako paisaia da. “Kale-kumea” esaten zaio euskaraz etxe-xingola artean hazitakoei. Paddy Rekalde horietako bat da. Joxan Uriarte ere bai. Bien artean loturarik aurkitu guran, gutxienez, bi aurkitu ditut; metropoliarekiko lotura sahiestezina, eta boxeoa. Seguruen sakonduz gero zerbait gehiago topa liteke. Akaso musika. Goizero irratitik Joxanek entzuten duena. Paddyk Joxanek baino gehiago gozatuko duena.

Idazlearen boxeoarekiko zaletasuna aspaldikoa ei da; Joxan protagonistarena ere bai. Lehenengoa ume zela Casillara joan ohi zen boxeo burrukak ikustera. Literatura eta errealitatea gurutzatzen diren lekuan agian topo egin zuten Joxanek eta Paddyk. Batek badaki!

Hiriaren deskripzio ezin zehatzagoa egiten du egileak. Maitasunetik, esango nuke. Gehiegi esatea al da “Hiria” dela Joxanekin batera eleberriko protagonista? Ez dut uste. Izena eta izana ematen baitzaio hasieratik hondarreraino. Globalizazio sasoiotan, dena hain berdina dirudien arren, dena ezberdina dela aldarrikatu nahi du Rekaldek.

Osteratxura gonbidatu nahi du irakurlea idazleak. Hiria erakutsi baino sentiarazi nahi dio; eta gidaritza-lan horretan Bilbo bi erakusten ditu; izan zena, batetik. Gaur egun dena, bestetik. Joxan Uriarte Galizara aldegin zuen boxeolari ohiak saminez gogoratzen ditu kale-arteak. Sustraiak sendoak dira, baina hegoak ere bai, eta boxeolari ohiak indartsuak ditu azken hauek. Paddy Rekaldek samurtasunez begiratzen du izan zen hiri hura, iragan-min apur batekin, eta gaurkoarekiko kritiko agertzen da. Oso kritiko zenbaitetan.

Lerroa zuzena da liburu honetan, itsasadarrak itsaso-zabalera daraman norabidearen antzekoa. Artez doa, baina tarteka adar asko sortzen zaizkio han eta hemendik. Iraganetik, Galizako bizitzatik, irratitik entzuten duen ahotsetik… sarri lar dira itsasadarraren bide zuzenari eusteko. Thriller kutsua du lanak, giroak ahalbidetu egiten du hori baina begitandu zait giro horretan musikari gatx egiten zaiola egokitzea. Mezu subliminala bailitz musikarekin irakurri behar izan dut liburua, isiltasuna gordinegi egin zaidalako, edo beharbada hainbesteko musika erreferentziek bultzarazi nautelako. Metropoliaren ezagutza bikaina da liburuak dakarkiguna, zehatza, zorrotza eta zabala. Amaieran, berriz… amaierara ailegatzerakoan jabetuko zara.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak