« Ilunpeetan barrena | Mentxakaren aitorpena »
Sakelako poemak / David Tijero / Ediciones Beta, 2006
Sakelako poemak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2006-10-01
Hamaikatan galdetu da literaturan zer ote da poesia; inork ez daki oso argi zer den; Quorum-ik ez da izan inondik inora. Bakoitzak bere-berea den pertzeptzioa dauka. David Tijeroren Sakelako poemak honetan ere ez du argi askorik ematen.
“Barneko mamuak askatzeko giltza ala haiekin batera ixteko kartzela?”. Oso literatur lan pertsonala dela esango nuke; bai, dena izan ohi da pertsonala, baina hemen inplikazioa erabatekoa iruditu zait. Norbaitekin dituen elkarrizketaz josiak. Zenbaitetan norbaiti errieta egiten diola iruditu zait; edo hasarrea erakusten diola; edota maitasuna. Baina maitasuna oso iheskorra, hondarraren gisa eskuetatik irristatzen dena. Ezintasuna, amorrua, mina, aitorpenak, poz printza eta ur asko. Ura, elurra, izotza, ibaia… uraren espresio denak edo ia denak erabili ditu liburuan.
“Eguerdiro zin egiten diot neure buruari…” esanaz ekin dio liburuari; “Berriz ere ez pasatzeko” amaitu. Jokozaleak badu zer uztartu. Hasiera eta amaiera lotuz gero: “Eguerdiro zin egiten diot neure buruari, inoiz ez zaitudala maite izango… neure arestiko aztarnetatik, berriz ere ez pasatzeko”. Olerki berria lortu dugu, eta baita ere liburuan lausotuta agertzen den ideietako bat.
Zu horri esaten dio behin eta berriro, zakarki batzuetan, ez duela maiteko. Beste Zu bati, berriz, maiteko lukeela ezagutuko balu, baina ia mezpretxuz adierazten dio hori. Baina liburuak beste gai batzuk hizpide ditu, esistentzia bitalarekin lotutakoak. Beste behin ere ikustezina den Zu bati zuzenean bideratutakoak.
Liburua ataletan banatu du egileak. Lau zatitan. Azkena da luzeena, “Tintazko pilulak”.
Jokoei helduz esan genezake lehenengo poemaren izenburuak adierazten duela liburuaren abiapuntua: Egun beltz hauetan. Azkenak, aldiz, akabukoa ematen dio “amets bat neure begientzat”.
Gorabeheratsua bada ere, iluntasunetik argira doala esango nuke. Ez zait azala gustatu, onartzen dut. Izenburua ere ez. Azalekoa begitanduko zaizu baina izenburuek ikaragarri erakartzen naute, eta azalek ere bai. Horrek ez du literatur lan bat ona edo txarra egiten. Argi dago. Baina berarekiko hautua egiten du sarri. Ikutukera, kolpean jasotzen duzun sentsazioa. Ez duela balio lan bat epaitzeko? Jakina ezetz, baina begirada ere elikatu behar da, eta hori ere bada literatura.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez