« Ezkutaketan | Umore beltza »
Errotarria / Jokin Urain / Susa, 2006
Memoria ala testimonioa? Iratxe Retolaza / Berria, 2006-11-26
Jokin Urainek Errotarria liburua (memoria ala testimonioa?) argitaratu berri du, eta bertan 1936. urtetik 2005. urtera arteko epea ardatz harturik, errepresio politikoa, erbesteratzea eta kartzelaren lekukotasun zenbait bildu ditu, lotu eta josi. Liburu honen asmoa ez da errepresio politikoaren historia oso, bete eta behin betikorik egitea. Errepresioaren hainbat aurpegi eta ahotsen (erbesteratu, atxilotu, torturatu, preso, iheslari, deportatu eta abarren) lekukotasunak bildu nahi izan ditu, eta horretarako, iturri anitzeko eta diskurtso-molde anitzeko sarea osatu du (testimonio idatziak, ahozko testimonioak, poemak, bertsoak, gutunak, elkarrizketak eta abar). Ez dago liburu honetan errepresioa jasan dutenen historia, kronika edota memoria idazteko helburu esturik, eta horregatik, ahots horiek guztiak eta diskurtso-molde horiek narratzaile nagusi batek josten ditu, Jokin Urainen irudiko.
Ezbairik gabe, errepresioaz, kartzelaz eta deserriaz jardutean kontalari jakin honentzat, Jokin Urainentzat, 1986. urtea mugarri da. Liburuan bertan, diskurtsoa josteko moldean bertan, mugarri honen zama, harri honen muga nabari da, eta hartara testimonioen txatalak josi eta janzteko bi molde nagusi bereizten dira: batetik, 1986. urtera arteko lekukotzez josiriko sarea dago; bestetik, 1986. urtetik aurrerako lekukotzez josiriko sarea. Lehen sare horretan, beste lekuko batzuen bizipenak, ahotsak, gertaerak eta idatziak ugariagoak dira, eta gainera, txatal hauek guztiak josteko hari bihurri eta koloretsuagoa erabili da, korapilatuagoa, eta gainera, lehen parte hau, espazio mugatu eta itxi horretan den presoak gizartearekin eta denbora historikoarekin lotura egiteko duen mekanismo horren berri ematen digu, biziarazi eta iraunarazteko duen jardunaren argigarri. Nolabait, espazio itxi batean denborari eta bereziki denbora historikoari tamaina hartzeko saioan. Bigarren atalean, aldiz, txatalak josteko erabili den hari nagusi hori arinagoa eta herrenagoa da, egitura ez da hainbeste zaindu, eta liburuaren azken aldera liburua hasieratik zeharkatzen duen hari ironiko fin hori lausotuz doa, eta liburuaren hasieratik zabalarazi diren zenbait ate, zenbait gogoeta, zenbait irakurbide estuago eman.
“Ba al dago alderik memoriaren diskurtsoaren eta testimonioaren diskurtsoaren artean?”. Galdera hau heldu zait ate-joka irakurraldi honetan. Ziur asko, galdera horren beharra izan dut liburu honi distantzia hartzeko, testu honetara hurbiltzeko beste galbahe bat, beste neurririk izateko. Enpatia bera testuaren aurrean biluz-biluzik ez uzteko, enpatiaz beste neurririk hartzeko. Bai, bada alderik. Uste dut. Normalean memoriak amaiera duen garai batez dihardu, edo normalki, ustezko amaiera bat ematen diogun pasarte bat izan ohi da memoriaren diskurtsora bildu ohi dena, eta diskurtso mota horretan, oroimenean, subjektua bikoiztu egiten da: oraineko nia eta lehenaldiko nia. Testimonioan, aldiz, subjektuaren bikoiztasunik kasik ez da, subjektuaren batasun hori baita hanpatu nahi. Alde horretatik, liburu hau testimonioaren diskurtsoari modu ederrean lotu zaio. Eutsi dio subjektuaren batasun horri, baina, testimonioak zilborkeriatan ez jausteko, oso bide aproposa hartu du: kontalariak beste hainbaten ahotsak bildu ditu, galbaherik gabeko ahotsak, baina betiere testimonio-egileak bere buruari, bere subjektutasunari eman batasun horrekin lotu ditu. Esan nahi dut, bilduriko beste lekukotasun anitz horiek eta baita Mario lagunarekiko hartu-emanek ere, Jokin Urainen beraren testimonioa indartu eta gorpuztu dute, mendarotarrak bere burua historiaren eta gizartearen harian kokatzearen beharraz. Espazioak eman gabeko neurri eta kokapen hori, beharbada denborak (historiak) eskuratuko diolakoan.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi