kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Mentxakaren aitorpena / Ardotxi / Elkar, 2006

Aitorpena Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-11-17

Nobela baten aurrean gaude, eta ez historia-liburu baten aurrean. Nobela batek gerta zitekeena kontatzen du; historia-liburu batek gertatu zena. Gerta zitekeena eta gertatu dena, horra hor katearen bi aldeak. Historia-liburu bat gerta zitekeena eta nobela bat gertatu dena kontatzen hasten denean sortzen da zalantza, duda eta ezustekoa. Mentxakaren aitorpena izeneko honetan, izenburuak berak esaten duen bezala, ETAko militante baten aitorpena ageri da, baina ez dut uste zentzu moralean edo erlijiosoan hartu behar denik “aitorpen” hitza, baizik eta narratiboan. Alde horretatik begiratuta, liburuak zerikusi gehiago du Roussearen aitorpenekin, euskal literaturan dagokeen beste edozein libururekin baino. Alde horretatik esan dut.

Bestalde, eta bestelako ikuspegia da, liburu honen aldean Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten nobela eder hori jarri behar da. Ardotxiren eta Igerabideren testuetan nolabaiteko militantziaren historia kontatzen da. Juan Kruzek, bere historia eta bere oroitzapenak ardatz harturik, hau da berak ezagututako egia abiapuntutzat harturik, beste egia bat du eraiki, egia literarioa, literatura ere egia izan baitaiteke, neurri batez bederen. Ez errealitatea den bezain, noski.

Goikoetxeak gazteleraz idatzi eta Rafa Egigirenek euskaratu duen honetan Ardotxi izan zen militantearen bizia ekartzen da gogora. Nobela egitura eman zaio, berez oroitzapenetan oinarritutako testuari. Beste oroimen klase bat ekarri da agerira, irakurleak hartu eta bere baitara ekar dezan, lehengoarekin nahastuz. Eta bere biziaren kontaera horretan besteen biziak ere elkartzen dira. Kartzelako pasarteetan, esaterako, izen ezagunak ageri dira: Txato Agirre, Imanol kantaria edo Joseba Arregi. Narrazioa militante baten bizitzan oinarritzeak, militantziako beste alde asko bazterrean utzi ditu, eztabaida ideologikoak adibidez. Liburua irakurtzen duenak garai bateko zorioneko edo zoritxarreko abenturak ezagutuko ditu ongi. Baina ez hain zehazki abentura horietara bultzagile izan ziren ideiak, edo utopiak, berdin da.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak