« Jabetzaren inguruko gogoeta | Eztabaida-animalia »
Hauts bihurtu zineten / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2005
Inizialak baletan grabatuta Uxue Alberdi / Deia, 2006-07-14
Bada txiste bat honela dioena:
—Ama, zer gertatzen zaigu hiltzen garenean?
—Hauts bihurtzen gara.
—Hauts? Ba, zenbat hildako dagoen nire ohe azpian!
Horixe gogorarazten digu Igerabidek bere helduentzako lehen eleberrian: zenbat hildako dagoen gure ohe azpietan. Frankismoaren azken urteetara eta trantsizio garaira egin du salto idazlearen lumak, eta urte haiek auzo txiki bateko mutiko herren baten begietatik kontatu dizkigu, herrenka, diktaduraren azken egunetan zegoen aurrera egiteko gogoa eta horretarako zailtasunak irudikatu nahi izan balitu bezala.
Denborak hautsa pilatzen du eta, trapurik pasa ezean, azpiko guztia estaltzen du. Igerabide zapia hartuta aritu da historiako pasarteak garbitzen: hauts artetik atera ditu garai hartako egoera politikoa eta soziala, alderdien arteko ika-mikak, droga kontuak, hiesak zurbildutako lehen aurpegiak…
Auzoko maistra da eleberriaren ardatzetako bat: Adela. Gizarte herren batean bizi den mutiko herren bati buruko herrena baino ezer txarragorik ez dagoela irakasten dion emakume aurrerakoia da Adela. Igerabidek hezkuntzaren garrantzia azpimarratu du eleberrian. Kapitulu askoren hasieran pentsalarien zitak aurkituko ditu irakurleak, eta arrazoiaren eta barne bulkoen arteko oreka aurkitu nahian dabilen pertsonaia bat ezagutuko du.
Bi bala daude eleberrian, eta bala bakoitzak inizial bat du grabatuta gainean. Bala horiekin zer egin, horixe izango da minak barrua jaten dion protagonistaren dilema. Pilatutako sufrimenduarekin zer egin, horixe izan da agian euskaldunon betiko dilema.
Euskara goxo eta dotorean idatzi du eleberria Igerabidek, argi eta zuzen. Askotan landuriko gaiak darabiltza liburuko orrietan eta, horregatik, zenbaitetan ez da zaila aurreikusten hurrena zer datorren. Egitura aldetik, harritzeko gaitasuna eta berritzaile izatea ez dira, beraz, eleberri honen bertute handienak, baina orriz orri interesa mantentzen asmatu du idazleak. Ondo antolatutako trama eta maisuki taxuturiko pertsonaiak lortu ditu Igerabidek.
Ez dio lumak herren egin eta, seguru, liburu hau ez duela hautsak jango.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria