kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Gorde nazazu lurpean / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2000

Gorde nazazu lurpean Josemari Carrere / Hika, 2001-01

Ramon Saizarbitoriak euskal narratibari aire berriak ekarri zizkion Egunero hasten delako bere lehen eleberriarekin eta orduz geroztik ezinbesteko erreferentzia bihurtu da euskal literaturan. Bere lanak tarteka heltzen zaizkigun arren, euskal irakurleak fideltasuna gorde dio eta agertu ahala bere liburuak salduenetakoak izaten dira. Ezagutzen duen gizartean oinarrituta garatzen ditu bere nobelak, baina, beti ere, hausnarketarako hamaika bide erakutsiz. Literaturaren balioa aldarrikatzen duen idazlea dugu eta antzematen da bere idatz tankeran teknika narratiboa menperatzen duela, irakurleari gertukoak egiten zaizkion munduetan istorioak garatuz.

Argitara eman duen azken lan hau narrazio ezberdinen bilduma bat da eta denak idazlearen barru deserrotzearen gaineko kezka azaltzen digute; hortik, hain zuzen, guztiak biltzen dituen izenburua Gorde nazazu lurpean. Liburuan hiru ipuin luze eta bi nobela labur elkartu ditu. Bat ezik denak lehenengo pertsonan idatziak dira eta protagonistak euren bizitzaz hausnartzen jartzen ditu eta hausnarketa horiek daramaten bizimoduan aldaketak eragingo ditu.

Deigarria da oraindik Gerra Zibilaren gainean istorioak konta daitezkeela ikustea, baina gertaera zital hura analizatu baino protagonista anonimoengan izandako eragina aztertzen ditu egileak. Honek gertaera historikoan barruan dauden hamaika istorio sentikorretaz gogoetarako bidean jarriko du irakurlea, anekdotan erori baino ikuspegi zabalago bat emanaz gizakiaren izateari. Beste narraziotan pertsonen arteko harremanetaz ariko zaigu, egunerokotasunaren errutinaz, itxuraz garrantzirik gabeko gertaerek gure bizitzetan izan ditzaketen garrantziaz. Liburu honekin idazle donostiarrak euskal literatura egungo literatur moldeetara ondo baino hobeto egokituta dagoela erakusten digu.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak