« Amaren eskuak | Idazlearen egunerokoa »
Etxea / Josu Penades / Alberdania, 2006
Barne bakarrizketak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-09-01
Pozgarria izan da niretzat liburu honen irakurketa. Pozgarria, atsegina, gozatzeko moduko. Eta ez da liburu erraza. Hiztegi konplikatu samarra du, pertsonaiak sakonak dira, diruditen baino askoz sakonagoak. Gaia ere ez da sinplea, bizitza bezain konplexua baizik. Eta badakigu, edo jakin behar genuke, bizitza korapilatzen hasten denean, zer nolako ondorioak ekartzen dituen. Lau pertsonaia dira nagusi eleberrian. Asier, Xabier, Maite eta Miren. Asier eta Maite Mirenen etxea ikustera joan dira, aldatzeko asmoa baitute. Mirenek ez du, ordea, saltzeko gogo handirik. Xabierrek, bai, agentzia baterako egiten baitu lan. Lau pertsonaiak etxean elkartu dira, eta, elkartu diren unetik aurrera, etxea sinboloz jositako eraikuntza izango zaie. Bakoitzak etxean zerbait berezia, barnekoia eta pertsonala ikusiko baitu. Etxearen gunean gertatuko da, hain zuzen, barne geografiaren eta kanpo geografiaren arteko bat egitea.
Oso espaziala da eleberria. Baina narrazioaren espazioak erraz gainditzen ditu etxearen goi-beheak, luze-zabalak. Pertsonaia bakoitza espazio bat da, irudimenezko geografia batean kokatu nahirik dabilena: kokatu nahirik edo galdu nahirik. Gauza bera baita, askotan. Barnekoa ez da ulertzen kanpokorik gabe, ezta kanpokorik ere barnekorik gabe. Barnetik kanpora doan bidea oso ongi adierazita dago eta, horregatik, bortxarik edo indarrik gabe igaro daiteke batetik bestera, eta bestetik batera, norabide bikoa baita bidea, ez bakarrekoa.
Denbora ere bikoitza da. Bada barne denbora bat kanpoko denborarekin bat egiten duena, edo bat egin nahian, ihesi doana, arrapalada bizian. Eta bada barneko denbora mantso ahula, inora joan nahi ez duena.
Hitzak ere barnetik kanpora doaz, batzuk. Beste batzuk barnean geratzen dira, kanpora joan ezik. Barne bakarrizketak dira, finean, liburuko pertsonaien isuriak. Poliki-poliki doaz, amaieraraino, ur-tantak soroan barrena bezala.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez