kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Ero hiria / Javi Cillero / Alberdania, 2006

Beste pixka batean Juan Luis Zabala / Beterriko Liburua, 2006-06

Dena nahi dugu. Ezer egin gabe aspaldi bereganatu genuena nahi dugu, eman zigutena; geroragoan irabazi duguna nahi dugu, merezitakoa bezala merezi ez duguna; ametsik gozoenetan irudikatzen duguna nahi dugu, edo nahi genuke bederen; eta eman ere nahi dugu, maite dugu daukaguna ematea… Dena, dena nahi dugu. Ez daukagu, ordea, dena, eta, okerrago, beharrezkoen dugun huraxe, edo beharrezkoen iruditzen zaiguna bederen, falta zaigu batzuetan, edo arriskuan sentitzen dugu, geure erruz gainera… Desosegu hori igartzen zaie, aldez edo moldez, Javi Cilleroren Ero hiria ipuin liburuko pertsonaiei, geuk ere horren ondo ezagutzen dugun desasosegu leun baina temati, garaitezin hori.

Renon, basamortuaren erdian kokatutako hirian, jatorri, maila sozial, joera eta asmo askotako pertsonaiak ikusi, entzun eta ezagutuko ditu irakurleak, elkarrekin hizketan batzuetan, elkar ezagutu gabe elkarren ondotik pasatzen besteetan, egunaren edozein tenoretan, Renon, liburu honek sortzen duen unibertsoan guztiz zabalduta dagoen esaerak dioen moduan, egunak 24 ordu baino gehiago baititu; Reno, hiriko Kasinoa bezala, egun osoa baitago zabalik eta bizirik, erlojurik gabe.

Javi Cilleroren hitzak dira honako hauek: “Liburuaren hasieran Mark Twaini egindako elkarrizketa apokrifoa jarri dut, eta hor egiten dudan hitz jolas batetik dator [liburuaren] izenburua. Mark Twain Virginia Cityn eta inguru horietan ibili zen, eta ikusi zuen nola sortzen ziren hiriak, bat-batean, egun batetik bestera, eta gero hiri horietan nola biltzen ziren era guztietako pertsonaiak. (…) Han [Renon] egunak ez dauka hasierarik edo amaierarik. Kasinoetan ez dago erlojurik, eta ezin duzu zer ordu den jakin, zeuk aldean erlojurik izan ezean”.

Baina liburu honen xedea ez da Reno edo Renoko jendea nolakoa den azaltzea. Hau ez da Renori buruzko liburua. Irakurleari iruditzen zaio bera, irakurlea, ager daitekeela noiznahi liburuko pasarte batean, pertsonaia nagusien ondoan edo atzealdean, azken batean, pertsonaia horien antzekoen ondoan bizi baita bera ere, irakurlea; azken batean bera ere, irakurlea, mundu berekoa baita bete-betean, Renokoa, azken batean, bera ere, irakurlea, Reno bezalakoxea baita: askotariko pertsonaien bizileku nahasi eta asalduzkoa, erlojurik gabea, eta, hala behar edo egokitzen denean behintzat, 24 ordu baino gehiagoko egunaren jabea.

Pertsonaiei esker gertatzen da hori. Cillerok ezarri then helburua betetzen dutelako, helburu zail eta ederra: “Nik nahiko nuke irakurleak, istorio hauek irakurri ondoren, pertsonaia horiekin oraindik ere beste pixka batean geratzeko gogoa sentitzea”.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak