« Gizonak eta emakumeak | Neskak dantzara nahi »
Itsaso aurrean / Bingen Ametzaga / Susa, 2006
Exilioaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-06-30
Egia esan, txundituta uzten du Bingen Ametzagak egindakoak. Nekaezina, irakurri dut sarrerako hitzen artean, eta nekaezina baino gehiago dela deritzot, haren itzulpen lana. Harrigarria dela esanda ere ez nuke lanaren neurria bere osotasunean hartuko. Shakespeare (erraz esaten da), Stevenson, Wilde, Wordsworth, Baroja maitea, Juan Ramón Jiménez (adiskide izan zuen, oker ez banago), Du Bellay, Descartes, Dante, Eskilo, Horazio, Virgilio, besteak beste. Ez dago batere gaizki horrelako altxorra euskaraz izatea, jakinik erdaraz emana izanik ere, ez duela oso estimazio handia izaten. Baina tira.
Liburua antologia bat da, Bingen Ametzagak berak idatziko poemak biltzen ditu batetik eta berak itzulitakoak, bestetik. Esan beharra dago Ametzagak exilioa ezagutu zuela (halakorik ezagut daitekeen neurrian), ez exilioa ezagutzen gaitza delako, baizik eta exilioak bere ikuspegia ezartzen duelako exiliatuarengan eta eragozten diolako ikusten duena benetako begiz ikusten. Horixe da exiliatuaren lehen paradoxa, zer den ez dakiela, eta horregatik exiliatua, beste errealitate batera egokitzeko ahaleginean, itzultzen hasten da, bestelako errealitatea berera ekartzen saiatzen da, ezagutuko duelakoan, bere egingo duelakoan. Alferrik, ordea, beste errealitatea da harrapatzaile, eta exiliatuak lan egin behar du errealitate horri aurre egiten, itzulitakoa berriro jatorrizkora itzultzen, bera ere berriro onartu nahi ez duen errealitatera etortzen. Exiliatua itzultzailea da, ezinbestean; exilioa hizkuntzen arteko lehia baita, errealitateen arteko kontraesana. Hitzaurrean dio Koldo Izagirrek Ametzaga ezin modernoagoa dela. “Palestinaz, Sarajevoz, Manhattanez, Bagdadez, Lisboaz idazten diguten egungo euskal poetetarik bat ematen du”. Oraintxe jakin dut: egungo euskal poetak exiliatuetarik bat ematen du.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez