« Hezurrik gabeko gorputza | Bizitzaz »
Gorputzeko humoreak / Angel Erro / Alberdania, 2005
Erroetatik jariatua edo ernea Mikel Asurmendi / Irunero, 2006-06
Gaztetasunaren ospakizuna eta honen gorazarrea egin omen ditu Angel Erro poeta gazteak Gorputzeko humoreak izenburuko poemetan. Humoreak humore, honelako osagaiak bildu, paratu eta apailatu ditu: melankolia, hazia, odola eta tinta.
Itxura batez, lehenbiziko hiruak —melankolia (malenkonia edo tristura) hazia eta odola— iradokitzaileak eta ulergarriak dira, naturaren eta gorputzaren gaiak izaki. Baina tinta? “Eiki” pentsu dut! Tinta ere beharrezko gaia da, poesia eginen badu poetak. Jakina, tinta aspaldion desagertu zen idazteko moldetatik, edo, luma eskuetan, tinta tintontzitik hartze eta paperera eramate ekintza hura behinik behin!
Edonola dela ere, Angel Errok darabilen tinta, odola bezalakoa sumatu dugu: borborka. Erro poeta jantzia da, Eta harkadian ni lehen poesia liburuan agertu zuen legez. Historiaz eta klasikoez jantzia, erroak egungo munduan ditu paratuta alabaina, eta hartara oraingoan egunerokoa ageriago da bere poemetan.
Poesia udaberriarekin lotzea, poesia ekimen kurtsi samartzat hartu daiteke. Erran dezadan horregatik: edozein garaia ona da edertasuna, maitasuna, denbora edota espazioa poema on bat iradokitzeko. Edozein sasoian aurkitzen du poetak inspirazioa, baldin eta paperean isuriko duen tinta, tintazko hitz egokiak bihurtzen baditu.
Poeta honek borrokan dihardu —poetak guztiek legez, naski—. Borroka horretan biluztu da Erro poeta, eta —bigarren eskuko poeta sentitzen dela aitortu izan duen arren— gorputzeko humoreak, umore handiz paratu ditu paperean.
Malenkoniak jota ote poeta? Demagun, poeta poema bakoitzean bere malenkoniaren apur bat lurperatzea edo tintaren bitartez plasmatzea erdiesten duela. Poeta ez da besteren —pertsonaiaren— baitan sartzen, beren baitatik ari da, bere larrutik. Izan ere, poesia, hitza bada ere, neurri batean norbere baitako ahotsa da-eta. Sufritutako eta gozatutako ahotsa edo deiadarra da Angel Errorena, erroetatik jariatua edo ernea.
Liburu honek Espainiako Kritikaren saria ekarri zion Errori. Sariak ez du deus bermatzen, baina gorputzeko (h)umorea(k) ziur alaitzen d(it)uela.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi