kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Ero Hiria / Javi Cillero / Alberdania, 2006

Alderraiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-06-09

Reno Estatu Batuetako hiri bat da, Sierra Nevadaren azpian; hala diote bederen turismo-gidek. Reno hiriak lotura handia du euskaldunekin, aspaldidanik, lehendabiziko euskaldunak hara joaten hasi zirenetik. Azkeneko euskaldunak ere haraino joaten dira, batzuk bertako unibertsitatean ikastera edo lan egitera, beste batzuk denboraldiren bat edo beste igarotzera. Estatu Batuetako hiri askorekin bezala gertatzen zaigu Renorekin. Hainbatetan azaldu izan da pelikuletan, non gure egina dugun, bestelako amerikar kontuak gureganatu ditugun bezala: zine beltza, Hemingwayen literatura, jazz musika…

Ero hiriak ez du esan nahi hiriko guztiak erotuta daudenik, baizik eta batetik bestera ibiltzen direla. Izan ere, Javi Cilleroren pertsonaia hauek oso dira ipurtarinak, amerikarrak bezala, toki asko baitute inguruetan, eta badute nora joanik, aspertuz gero, edo norbaitek bihotza apurtuz gero, askotan gertatzen dena, ez soilik Estatu Batuetan, Euskal Herri Batuetan ere bai. Ibiltariak dira, bai, eta inozoak eta naturalak, neurri handian. Gu baino naturalagoak dira, jakina, eta horregatik seguru asko hitz egiten dute guk baino gehiago zorion ekarle diren gauza txikiez, eta ez gauza handi goranahikoez. Nago Estatu Batuetako amerikarrak zorion bila dabiltzala etengabe, eta, batean ez aurkituz gero, bestera jotzen dutela, han eskura izango dutelakoan.

Milurtekoaren aitzakian (data hori seinale baita liburuan), hamar ipuin bildu ditu Javi Cillerok, eta hamar ipuin horietan, hamaika barik, pila dira pertsonaiak, joan-etorrian dabiltzanak, inon kokatu ezinik. Ipuinak ere oso naturalak dira, artifizio handirik gabe, baina iristen dira iritsi behar duten tokira, belarrira batzuk eta bihotzera besteak. Eguneroko kontuak dituzte gai, baina ez horregatik garrantzirik gabeak. Ipuinen bat aipatzekotan “Itzalak Truckee ibaian” aipatuko nuke.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak