kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Ero hiria / Javi Cillero / Alberdania, 2006

Hirian lotuak Javier Rojo / El Correo, 2006-06-07

Javi Cillerok “Ero hiria” izenburuko narrazio liburua plazaratu du. AEBko Reno hirian kokatuta daude narrazioak. Kontatzen diren istorio gehienetan antzeko planteamenduak agertzen dira, zeren narrazio gehienak pertsonen arteko harremanez aritzen baitira, batez ere, bikote harremanez. Askotan aspaldian ahituta zeuden harremanei eutsi nahi izaten diete pertsonaiek, aldaketen beldur, edota iraganaren zama handiegia izango balitz bezala. Etorkizunari begira ere pertsonaiok ez dute itxaropen handirik erakusten, eta barne-bakardadean mugitzen dira hara hona. Alde horretatik Reno hiriak ezin leku egokiagoa ematen du horrelako pertsonaien jokaera azaltzeko. Narrazioetan irudikatzen den bezala, hiria irla da, naufragoen salbamendua izan daitekeen irla, baina espetxea ere izan daitekeen irla, handik ezin atera daitekeenean. Zenbait pertsonaia errepikatzen dira narrazio desberdinetan, behintzat hala dirudi behin baino gehiagotan, giza-harremanen sare nahasia osatuz. Narrazioak, bestaldetik, sekuentzia zehatzetan zatituta egoten dira, filmak bezala, eta honek zalutasun handia ematen dio kontakizunari. Eta elipsiek ere garrantzia dute. Izan ere, hizkuntzak ezin du adierazezina azaldu.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak