kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ezker hanka falta zuen / Lutxo Egia / Susa, 2005

Burdinazko hanka herrenak Alvaro Rabelli / El País, 2006-06-05

Bere ibilbideko bigarren eleberria ekarri zigun urte hondarrekin batera Lutxo Egia bilbotar idazle eta kazetariak. Itxura batean Ezker hanka falta zuen izenburuko hau laburra izan arren, lerroz lerro eta berbaz berba handitzen den lana da berau, egile honen literatura bezainbeste.

Bertan Gerena izeneko kirol kronikagilearen ibilerak kontatzen zaizkigu. Gerenarenak eta lagun izango dituen hiru gazterenak ere, 80ko hamarkadako Sestaon. Baina ez hori bakarrik, izan ere, Egiak bi planotan aurkezten digu liburua: batetik, aipatutako pertsonaien ibilerak; eta bestetik, gaur egungo denborara etorrita, gazte horietako baten bidaia Galiziara Gerena zenaren senideen bila. Plano biak sigi-saga dabiltza liburuan zehar, sarri irudi iradokitzaileez beterik eta lirismo handiz ibili ere.

Lehenengoan, Sestao nagusi, itsasadarra ardatz, herdoil endekatuaren erresuman. Hemen ditugu Gerena herrena, zahartua, militantea, Hierro kazetarako Sestao River taldearen kronikak idazten dituena, eta beronen eskutik helduen arora poliki-poliki sartuko diren gazteak. Zati honek badakar hiriaren ikuspegi jakin bat. Ikuspegi honek, ezaguna ere Bilboko edo Bilbo inguruko beste euskal idazle batzuengan, jartzen du begirada hiriko aspaldiko bazter industrialeetan, gaur galduak; auzoetan; erreka zikinaren ertzetan; herdoilean. Eta, azken batean, herdoilarekiko nostalgia da ikuspegi horren metafora nagusia.

Oraingo hiri berria titanioz bete ahala, Egiaren esanetan titanizatu, eta aldi berean, hitz jokoa eginez, tiranizatu, lehengo uherra oroitmin bihurtzen da, iraganaren eta hiri bizia izandakoaren ikur. Egile hauen pertsonaiek errezeloz eta destainaz dakuskite erdialdeko inguru eta eraikuntza berriak, haietatik ihes egiten dute, eta ihes ere egiten dute ez hain aspaldiko sasoira, 80ko hamarkadara batez ere, noiz eta herdoilaren endekapena ageriagoa zen, herdoil endekatua eta sormen handiko 80ko hamarkada iradokitzailera.

Bigarren planoan, berriz, herdoilatik berdera, Galiziara egindako bidaia, bidaia literario gisa begitantzen zaigu, Manuel Rivas idazlearen istorio eta pertsonaienganako bidaia. Bada, honek, darion itxura lirikoa areagotzeaz gain, irrealitate ameskor kutsu handia ematen die liburuaren pasarte hauei. Hala ere, plano biak elkarlotzen doaz, han hemen sakabanatutako hariak batuz, harik eta istorio iradokitzailea erdietsi arte.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak