« Neke-pozak, handitzean | Ume galdua »
Groucho eta Ni / Groucho Marx (Miren Arratibel / Aintzane Atela) / Meettok, 2006
Groucho, gaur Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-05-19
Groucho Marx, sekula modaz kanpo geldituko ez den pertsona da. Areago, gero eta famatuagoa egiten ari dela esango nuke. Dena dela, gutxi dira, gaur egun ere, lehengo ospeari eusten diotenak, halakoxea baita bizitza, denborak, lehentxeago ala geroxeago, je, gauza guztiak bere tokian jartzen baititu. Liburua memoria liburua da, egileak, behintzat, memoria astindu behar izan du liburua idazteko. Eta memoria guztietan gertatzen den bezala, kontu batzuk oso egiazkoak izango dira, eta beste batzuk ez hainbeste. Sekula esan ez zituen esaldiak ere leporatzen dizkiote Groucho anaiari, nonbait, eta hori ona da, pertsona bat pertsonaia bihurtzen den seinale, errealitatetik fikzioko mundura igaro den baieztapen. Horixe jasotzen da memoria hauetan, Groucho Marx pertsonaren mugak zabaldu egin direla, eta berak beste neurri batzuk hartu dituela, mitikoak izan gabe, normalak ez direnak, normalak baino gehiagokoak. Merezitakoak ere bai, seguru asko.
Liburuan anekdota asko biltzen dira, ez denak (badira jasota ez dauden zenbait anekdota), baina bai interesgarrienak edo interesgarrienetakoak. Horixe baita liburua, Marx anaiei gertatutako anekdota multzoa, txikitatik hasi eta handitu ziren arte. Beraiei gertatutako anekdota horiez gainera, irakur daitezke liburuan Grouchori Greta Garbo edo Charlie Chaplinekin, besteak beste, gertatutakoak, zinema-ekoizleekin izandako tirabirak. Baita teoria asko ere, maitasunari buruz eta maitasuna ez den besteaz. Liburua barregarria da, eta bere horretan hartu behar da. Bestelakorik uste duenak, alegia zerbait ikasiko duela liburua irakurrita, ez dakienaz gainera, munduaren ikuspegi sakon eta erabatekoa aurkituko duela orriotan, zerbait traszendentea (hitza ere hala moduzkoa da) emango zaiola ahora, okerreko bidea hartuko du. Marx anaien pelikulak bezalakoa baita liburua, barrez hasi eta barrez lehertu arte irakurtzekoa.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez