kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Neguko zirkua / Harkaitz Cano / Susa, 2005

Lau ipuin “Neguko zirkua” esplikatzeko Jon Kortazar / El País, 2006-03-13

1. Argentinar lotsatia: Liburuko bigarren ipuina da. Seme batek bere aitaren ibilbidea jarraitu behar du Parisen. Zoroa eta alaia, eta semeak ez daki zer pentsatu aitari buruz. Lan bereziak egiten ditu, eta ligeak ere baditu. Baina Julio Cortázar, gure familiako lehengusu urruna, ezagutzen du. Hau da argentinar lotsatia. Nola lora dezake seme gazte batek aita-amaren harremana? Semeak ez daki aitak kontatzen duenean, egia esaten duen ala ez. Ezintasuna eta lilurari buruzko ipuina. Ipuin honetan Harkaitz Canok jokoaren arauak jarri ditu. Postmodernitateak erakutsi dituen arauen falta, autoritatearen krisia. Eta batez ere, neguaren esanahia: bakardadea, ezintasuna, jainkorik (aitarik) gabe bizitzea; eta beste negu gorri bat, jaka hutsa besarkatzen denean, amodiorik ez dagoenean bizitzan.

2. Ez da ezer gertatzen: baina bai, horixe gertatzen dela! Pertsonaia “bere amarekin akordatu da”, eta ipuinak Harkaitz Canok kontatzeko erabili izan duen maisutasuna erakusten du. Eta errealitatea ezin bada ezagutu, hobe ezer ez ulertu. Idazleak narrazioaren legeekin jolasten du hemen. Zatiarekin. Errealitateak ez du osotasunik ezagutzen, dena da kontatzeko gai. Narrazioa ahia bezala desegiten da, eta kontatzeko askorik ez bada ere, kontatzen jarraitu behar dugu, Saizarbitoriak erakutsi bezala, gauzak gertatu egiten baitira azkenean.

3. Ez zaie errazegi jarri behar. Irakurleari ez zaio errazegi jarri behar. Bere lana eskatu behar du egileak. Harkaitz Canok asko maite du Ipar Ameriketan egiten den narrazio modua: isiltasunak betetzen du, tiro baten antzera, eszenatokia. Bukaera zabalik utzia dago, eta eguneroko arruntasuna une larri batekin koktelean sartu. Eta drama sortu. Ipuin dramatikoena da hau.

4. Aulkien historiako une estelarrak. Irakurleak, liburuaren eta artikuluaren irakurleak errealitatearekin lotura nahi badu, hona ipuin aproposa. Aulki desberdinen bidez Mendebaldeko historia latza erakutsi du egileak Dorre Bikoitzen aurkako atentatuan bukatuz. Mikro-ipuinez osaturiko ipuin borobila, benetan.

Beste ipuin askok zirrara berezia egin didate, eta hemen aipatutakoak bezain onak dira, edo, beste norbaiten iritzian, hobeak. Liburu aipagarria, idazlearen eta euskal ipuingintzaren pauso handia.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak