« Naturaren betikotasuna xede | Erdibidean »
Gure Gauzak S.A. / Ur Apalategi Idirin / Utriusque Vasconiae, 2004
Ezpal berriak aterako dituzun menturan Mikel Asurmendi / Irunero, 2006-02
Ur Apalategi Idirinen Gure Gauzak S.A. eleberriak zer esan franko eman du euskal letren errepublikan. Egileak berau argitaratu nahi eta hainbat argitaletxeen ezezkoa jaso zuen. Liburua editore askoren eskutik pasa zen, eta dirudienez esku asko erre ere. Hitz batean, polemikaren zurrunbiloan jalgi zen literatur plazara. Azkenik, Utriusque Vasconiae argitaletxearekin kaleratu zen, eleberrigintzarako argitaletxeak abiatu sail berrian. Nik berau atera berritan zela, irakurri eta egilearekin solastatu nintzen, baita eleberriari bere juzkua edota zukua atera ere.
Irakurri baina, ez dugu betiere nahi dugun patxada eta soseguarekin egiten, eta naski, horrenbeste polemika sorrarazi zuen nobela honi ez nion ezpalik —publikora, hots— atera. Egiari zor, neronek landu ohi ditudan enborretatik ezpalak baino ez dizkizuet ekartzen. Ezpal ezko eta meheak batzutan, ezpal lodi adabegiak bestetan.
Oraindik orain eleberria akordura jalgi zait, eta ordudanik buruan jasoak nituen ezpal haiek paperera ekarri nahian ari nauzu. Finean eta funtsean, irakurle horrek, Gure Gauzak S.A. eleberri gotorrari —edota kasurako enborrari— hel diezaiozun!
Enborra zelai heze batean aurkituko duzu, euskal literaturaren zelaian alegia. Paisaia hezea hemen nahiz lehorra hor, literatura gudu zelaia izan baitaiteke, eta gudu zelai labainkorrak zein hautsez estaliak kausitu ditzakezu.
Laburrean bada ere, akorduan dudana isuriko dut segidan. Berean euskalgintzaren mundua aurkituko duzu, argitaletxeen mundua, gure kultur industriaren paradigmak, interesak eta ezin ikusiak aurkituko dituzu. Errealitatetik hartutako ezpalez bestera, fikziozko aldean idazle bat aurkituko duzu, Julene Oihanburu gaztea protagonista. Julenek Gaston Berrizarren biografia osatzeko beka eskuratu du, eta hara, zeregin horren estakuruan bilbatzen du thriller hau Ur Apalategik.
Akordatzen naiz, fikzioa izanagatik errealitatera eramaten ninduela eleberriak, eta errealitatean harrapatuta, edo haren obsesioan eroria, aldian behin-edo, argumentuaren haria galtzen nuela. Galtze hori nire gabezia izan daiteke, haatik.
Halako batean eleberrian barrena bide egiteko asmoz itzuli nauzu, Gure Gauzak S.A. delakoaren barrena hots. Ezpal berriak aterako ditudan menturan, ezpal ezkoak eta umelak aldian, eta adabegi potolo eta idorrak bestetan. Bien bitartean, irakurle lagun horrek zuk zeuk zorroztu begiak, istorioan barrena hamaika harri koxkorrekin topo eginen baituzu. Ekiteko prest eta zoli?
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi