kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Neguko zirkua / Harkaitz Cano / Susa, 2005

Neguko zirkua M. Egimendi / Aizu!, 2006-02

Harkaitz Canoren liburu honek hemeretzi ipuin biltzen ditu, zein baino zein… nola esan? Tristeago, tragikoago, irrigarriago? Izan ere, kontrajarriak iruditu arren, sentimendu horiek guztiak: samintasuna, ezinegona, samurtasuna… eragiten ditu, ez liburuak, ipuin bakoitzak baizik. Istorio bakoitzaren bilakaeran, tragikoena izanda ere, beti aurkitzen du idazleak irakurleari irribarre ezti eta xume bat ateratzeko bidea. Inoiz baita barre zabala ere, Ostias eta Laputa emakume izenak iruditzen zaizkion Abdul tren hustutzailearen ateraldia kasu.

Ipuinon arteko lotura eragiten duten sentimendu kontrajarrien metaketan dago; horretan, eta zinema, musika eta literatura erreferentzia ugarietan. Hala ere, intriga nobela batek bezala harrapatzen du irakurlea liburu honek, ipuin baten irakurketak uzten duen barne giro tragiko-magiko edo poetikoari eusteko gogoa pizten baitio. Eta irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen du, liburua ezin utzita, hurrengoak zer ote dakarren jakiteko irrikak irabazten duelako.

Irrika hori sortzen laguntzen dute hainbat eta hainbat esaldik ere. Arkatza eskuan duela irakurtzeko ohitura duenak lan franko izango du liburu honekin, asko eta asko baitira azpimarratu eta birritan, edota hiruzpalau aldiz, irakurtzea merezi duten esaldiak.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak