« Saiakera. Omenaldia | Leku bat ez ezik »
Denbora aleak / Karlos Linazasoro / Pamiela, 2005
Denbora gai gisa Jon Kortazar / El País, 2006-01-30
Aspaldiko egunetan behin eta berriro egiten didate galdera bera. Ba ote du Lauaxetaren poesiak jarraitzailerik? Eta ezezkoa erantzuten badut ere gehienetan, batzuetan bestelakoa erantzuteko kariaz geratzen naiz. Ez da erraza galdera orokor bati esaldi zehatz baten bidez erantzutea. Eta Mungiako Aita Paulin Solozabal ekartzen dut gogora eta haren poesia “Lauaxetaren eskolakoa” Ibon Sarasolak esango lukeen moduan. Baina galderari erantzutea modernitateak gure artean duen pisuaz jardutea da. Modernitate ondorengoan badira poeta modernoak? Eta ez dut dudarik egiten baietz.
Karlos Linazasoro bere bertute guztiekin poeta moderno nagusia iruditzen zait: bere esamolde tinkoarekin, bere gai nagusi horiekin itzulika, bere lan eskergarekin, hitz egiteko sotiltasunarekin… Bere liburu berriaren izenburuak ere horixe adierazten du: Denbora aleak. Denbora gai gisa poema liburu batean, Jainkoa subjektuaren zerkari ihes egiten dionean: “Denbora berde doa, Jainkorik ezean, / goroldioen adarretan”.
Denborari buruzko hausnarketa da poetak aurkezten duena. “Betikoa dugu berandutze hau, atzoko usain”. Azken liburuetan egin duen moduan maitearekin elkarrizketa jarraitzen du egileak.
Eta hiru hankako poesia osatu du liburuan. Hausnarketa, paradoxak betetzen duena, izadiaren agerpena (“Badator udaberria”), itzalaren estalpen bila ibilirik, eta maitasunaren eta sexuaren aipamena azken aterpe gisa.
Denboraren joana gogorra da, eta idazleak soilik ditu hitzak haren erasoetatik defendatzeko. Baina Linazasororen hitzak gotorrak dira, sendoak, pentsakizunari bide ematen diotenak. Berbaldiaren tonuak ez dio lausenguari tokirik uzten, dena seriotasun, dena argi-ilun, hitza ongi zizelatua, kontrajarpenaren itzalpean.
Moderno izate hori denborarekin egiten duen borrokan betetzen da, unean unekoa bizi du (“Gero eta guttiago behar dut bizitzeko”), batez ere maitearekin egindako solasean konplitzen dena, erotismoa berriro heriotzaren ezkutu irmoa delarik (“Gurtzen zaitut eta ez dakit zergatik”), hitzaren magian sinisturik, esaldiaren luze forman agerturik, poesiaren moldea gaurko estetikara modernitate ondorengora ekarri beharrean, luzatuz eta erritmoaren eta errepikapenaren gozamenean onduz eta landuz.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi