« Hau ez duk Pagasarri | Denbora gai gisa »
Lauaxeta. Idazleek idazleari omenaldia / Askoren artean / EHU, 2005
Saiakera. Omenaldia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-01-27
Aitortu beharra zaio/dugu Euskal Herriko Unibertsitatea bere biziko ahalegina egiten ari dela unibertsitatea gizarteratzeko, gizartea unibertsitateratzea, erabat eta osorik, ezinezkoa denez, edo, ezinezkoa ez bada, ezinezkoa dirudienez. Unibertsitatearen ahalmenetik kanpo dagoen kontua dugu, oraingoz bederen, baina pentsatzekoa da poliki-poliki ere lortuko dela xede nagusia, gizartea eta unibertsitatea, bat egin ezik, elkarrengandik gertu egotea. Izan ere, unibertsitateak, pisuko edozein elkarte edo gorputzek bezala, bere baitan ixteko eta bere inguruan biribiltzeko joera baitu. Gizarteak ez, gizartea berez zabalgarri da, irekia da, edo ez da gizarte. Auskalo zer den gizarte hertsia, baina ez gizako eta ez arteko, seguru ezetz.
Lauaxetaren jaiotzaren ehungarren urteurrena izan dugu/genuen iazko urte hotzean. Egia ere bada, beste urteurren sonatuago, ospetsuago eta, batez ere, ospatuago batek itzal egin diola, iluntzearekin batera, edo ia. Baina ez genuke horretaz kezkatu behar. Denok baititugu zertaz poztu eta zertaz tristatu, denok dugu ospakizunen bat, gure artean (horixe baita gizartea, gure arteko zer bat, guregandik hasi eta gugan bukatzen den artea) duintasunez eramateko modukoa, aberatsago edo txiroago, konplikatuago edo sinpleagoa.
Lauaxetak behar zuen kantatua izatea eta bazuen nork kantatu. Liburuan, Lauaxetaren poemak aitzakia, poeta euskaldunak bildu dira, nork bere hautu poetikotik abiaturik. Ondorioa liburu hau da, Juan Kruz Igerabidek begiratua eta Anjel Lertxundik koordinatua, edo alderantziz, ez dakit. Ondorio honako testu hauek dira, begia emana zuenari begia itzulia, hitza eman zuenari hitza ekarria, arima eskaini zuenari arima eskainia: dena barik, pixka bat, bakoitzaren izate eta ez izatearen arabera.
Lauaxeta poeta, ororen gogoan, testu xume eta benazkoak berari, lore sortak balira bezala.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi