« Ke usainak | Desioaren ibilerak »
No (Poema akrilikoak) / Patxi Salaberri / Pamiela, 2005
Nostalgiaz Javier Rojo / El Correo, 2006-01-11
Patxi Salaberri orain arte euskal klasikoen ikerketan aritu izan da gehienbat. Ezagunak dira, besteak beste, Axularren idazlanak ezagutarazteko egin dituen ahaleginak. Eta ziur aski horrexegatik lotu nuen hasieran poema liburu honen izenburua Axularren lanarekin. “No (Poema akrilikoak)” deitzen baita Patxi Salaberrik idatzitako poema liburu hau, eta nahi gabe ere halako Axularren esaldi harekin lotu nuen: “no zen to …”. Izenburuak sortutako aurreiritzia. Baina poema liburuak eskaintzen duena bestelakoa da. Hizkuntza dotore, garden, aldi berean egunerokoa eta klasikoa erabilita, modatik kanpo dagoen poesia egiten du Salaberrik, edo nahi izanez gero, beti modan dagoen poesia. Amodiozko poemak dira askotan, bere liburuan agertzen direnak, eta orrialdeok nostalgia tonu berezi batez zipriztinduta daude, helduaroko errealitatearen astunak gaztaroko ilusioaren lilura gailendu duela ohartutakoan idatzitako poesia izango bailitzan. Salaberriren poesiaren tonu horren bidez azaltzen zaigu nola izan zitekeena ez den izan, esaldi pixka bat barroko baten bidez adierazteko, gailur batetik atzera begira ari delarik. Halako ikuspuntutik ezin du batzuetan bazterrean utzi arranditsua izateko joera, batez ere gai handiak hizpide dituenean.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro