« Ostrukak jezten | Bekatuez »
Mundu txikia / Alberto Barandiaran / Susa, 2005
Mundu txikia M. Egimendi / Aizu!, 2006-01
Mundua zabala da, batzuentzat besteentzat baino gehiago, baina handia. Alberto Barandiaranek Mundu txikia izenekoan bildu dituen ipuinetako protagonisten mundua, aldiz, txikia da; irakurleari erakusten zaiona, behintzat, bai. Bilduma osatzen duten 14 ipuinetako protagonistak une edo leku zehatz batean harrapatzen ditu idazleak, eta irakurleak ez du gauza asko jakingo pertsonaiari buruz behin kontakizuna amaituta.
Idazleak protagonista momentu labur batez ezagutu eta gehiago ikusi beharko ez balu bezala, haren historia eta ingurua osatzea irakurleari utzi nahiko balio bezala. Batzuetan, izenburuagatik ez balitz, protagonistaren izena ere ez genuke jakingo.
Oso atsegina da ipuinon irakurketa. Istorio xumeak dira, edonori gerta dakizkionak, eta pertsonaiak ere bai. Ipuin batean ez bada, bestean ikusiko du irakurleak bere burua islatuta, edo bera ez bada, hurbilekoren bat. Idazkera ere xumea da, baina polita, irudiz hornitutako deskribapen eta konparazioz betea. Pello izeneko ipuinaren hasierako lerroaldea adibide: “Euri tantak, leihoan, zapaburuak dira, labur eta iheskorrak. Kolpe batez agertzen dira, burua loditzen zaie eta, gero, etsia hartzen dute, kristalean osatzen diren errekasto meharretatik desagertu arte, ezinegonak itota”. Eta irudikatzen jarrita, hala dira.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez