kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Sua nahi, Mr. Churchill? / Koldo Izagirre / Susa, 2005

Ospelak eskuetan Igor Estankona / Deia, 2006-01-03

Hankak dardar dauzkat oraindik. Lozorrotik atera banindute bezala nago; irudipenak ikusi ditut. Pasatuko zait duda barik, baina ez nuen uste gero, kausituko nituenik hamazazpi ipuin itsas kabrak bezain latzak, gerra eta amodioa eta umeen jolasa bezain leunak. Itsaso-kontran mantentzen zaitu Koldo Izagirrek hormakontran bezain babesgabe, eta hizkuntzarekin, enumerazio zoroekin, marko batean ipini eta etxeko salan eskegitzeko moduko paragrafoekin, estiloarekin inarrosten zaitu inoizko istorio mikatzenak kontatzen dizkizun bitartean… “Sua nahi, Mr. Churchill?” honetan.

Esan behar al nuke artelan bat dela? Egingo nioke justiziarik, edo mesederik liburuari? Ez dakit, baina ez dut uste. Ezin egin nezake berbarik irakurri ez ditudan liburuen gainean, baina urteokaz aste birik bat irakurri ditudanak aintzat harturik esan dezaket gure azkenaldiko literaturaren zakartegi itxuroso honetatik aparte bazegoela liburu bat, oraindik idatzi bakoa, irakurketaren barruko ikarekin adiskidetu behar ninduena. Nik diot hori, iritzia baino ez da. Ez du behar bada hala pentsatuko harago atrebitzen ez denak, edo Pasaiakoaren lurrun-makinaren karrankari nabarmenegia deritzonak.

Izan ere, “Sua nahi Mr. Churchill?”en igotzen denari ez diote jausgailurik ematen. Gerraren, porrotaren, ugerraren erdian aurkituko duzu perla. Lumaren eta istorioaren elkar jotze burrunbatsua da Izagirreren idazkera, biekin gozarazten zaitu. Eta perla izan daiteke langile galiziarrak zigarroa erretzeko daukan modua, edo ahanzturaren kontrako berbakizun bat tabernan, edo Liverpool zein Vladimir izen santuak ahoskatzea bakar-bakarrik. Hasi eta buka gozatuko duzulakoan nago. Baita Izagirrek ipuinak artazika erdi bukatzen, erdi arnasa barik hiltzen uzten dituenean ere. Halakoetan norberak bukatzen ditu. Niri gertatu zait akabaturik ei zegoen klase borroka bizturik igarotzen ikusi dudala begien aurretik. Halako ospelak aterako dizkizu zuri ere. Niri bezala zuri, barku baten kroskoa urrietako elurpean egundo lixatu ez duen horri. Nire modu-moduan zuri, irakurtzea zer den ahaztu antzean duzun horri.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak