« Gerenaren ibili herrenak | Hautsera itzuliko zara »
Umeek gezurra esaten dutenetik / Uxue Apaolaza / Erein, 2005
Lehen liburua Javier Rojo / El Correo, 2005-12-14
Uxue Apaolazaren lehen liburua da “Umeek gezurra esaten dutenetik” izenburua duen narrazio bilduma hau. Bestaldetik, idazle gaztea da, liburuan bertan adierazten denaren arabera, 198lean jaiotakoa baita. Bi datu hauek ezin dira ahaztu liburua irakurtzerakoan, bertan agertzen den ezaugarriren bat argiago ulertzen baita idazle hasi berriaren lehen liburuaren aurrean gaudela kontuan hartzen badugu. Narrazio oso laburrak (batzuk ia ez dira orrialde bakarretik pasatzen) eta pixka bat luzeagoak tartekatzen dira, eta alde batera uzten badugu idazleak batzuetan probokatzeko gogoa erakusten duela (hasiberria eta gaztea da, azken finean), narrazioak nahiko interesgarriak dira. Istorioek batzuetan zatikatuta daudela ematen dute, idazleak elipsi handiak erabiltzeko joera baitu, askotan paradoxa lagun. Gauzak horrela, ez da gehiegizko azalpenetan luzatzen eta irakurlearen gainera erortzen da moztuta gelditu diren haria eta erreferentziak betetzeko ardura. Istorio gehienetan pertsonen arteko harremanen ezintasunarekin egiten dugu topo, pertsonaien berezko egoera bakardadea izango balitz bezala, eta askotan pertsonaiak amildegiaren ertzean mugitzen direla dirudi. Idazleak, gutxienez, ez dio literatura egiteari muzin egiten.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez