« Ez dakizu, baina… | Mutuaren hitzak »
Itoti urdinaren azpian / Aintzane Galardi / Euskaltzaindia-BBK, 2005
Tirita urdinaren zain Josu Lartategi / Deia, 2005-11-22
Julee Cruise kantariak galderak egiten zituen, Badalamentiren musikarekin, “urdinez beteriko mundu batean”. Honela zioen, Lynchen filman: why did you go? why did you turn away from me? When all the world seemed to sing why did you go? Was it me? Was it you? Questions in a world of blue. Maiteminetik, bluetasunetik sorturiko itaunek geure buruari egiten dizkiogun arraposturik gabeko lantuak dirudite, bakarrizketa mingarria, gure minari eskaini nahi diogun lurraldea —hartaz ahazteko, lurralde berriari ekiteko—. Aintzane Galardiren poemarioari itxura hori hartu diot, agertzen duen desolazio hori guztia lurralde bat emateko nahi edo beharretik sortua dela. Esperantza berriaren promesak hala eskatu ohi du, zahar denari harlauza berria ezartzea.
Ez da batzuetan gustukoa izaten irakurtzen diren hitz gehienak esparru semantiko jakin batekoak izatea, oraingo honetan bezala. Zenbat antzeko hitz! Zenbat oinaze, min, tristura, bakardade! Zenbat zu, zure! Zenbat ni, nire! Lartxo, akaso. Baina, hasierako aipuan Galardik Manuel Bandeira parafraseatuz dioskunez, “berak, negar egiten duenaren antzera egiten ditu bertsoak, uzkur, etsipenez. Hertsi dezakegu liburua negar egiteko arrazoirik oraindik ez badugu; izan ere, berak, hitzen ari denaren antzera egiten ditu bertsoak”. Ez irakurtzea, beraz, irakurlearen aukera denez, ez nadin kexatu.
Aipu eta hizkuntza (eta marrazki eta argazki) asko topatuko ditu irakurleak Itoti urdinaren azpian honetan. Egilearen ahotsa, argi dagoenez, egile askoren ahotsez jantzirik datorkigu. Batasun asmo nabarmena dago. Hala ere, erreferentzialki ona izan daitekeen bezala, txarra izan daiteke bifurkazio gehiegi sortzen baditu irakurketan edo ahots propioa estali baino ez badu egiten. Poemak prosa puska laburrak direnez, zehatzak bazain dramatikoak, aipuek ondorengo poematxoa irentsi duelako inpresio hori hartu dut batzuetan.
Asko gustatu zait lehenengo zatiaren erotismoa (“etzan eta urratu ene mina, miatu ene inguru eztiak”, 20 or.) eta bigarrenaren iruditeria onirikoa. Hirugarren zatiaren erreferentzia piktorikoek eta apunte inpresionistek indar berezia hartzen dute (post-data zein post-aipu bitxiek apunte sentsazioa indartzen dute, alegia, postal-txartel poetikoaren inpresioa). Zati horretan prosa poetikoko exenplu ederrenetakoa dugu (vincent-i buruzkoa, 50 or.). Gogokoen dudana, beharbada liburuaren abiapuntutik gehien urruntzen den zatia da, laugarrena: basatiena, bat-batekoena, interesgarriena. Horrekin geratzen naiz ni, “Min puskak tirita urdinaren zain” zatiarekin. Kolore urdinetik gainontzeko kolore eta tonalitateetara pasatuko ahal da idazlea!
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi