« Tirita urdinaren zain | Biolinaren jatorria edo Poesiari buruzko e-posta hamasei puntutan »
Mutuaren hitzak / Hasier Etxeberria / Susa, 2005
Mutuaren hitzak Beñat Sarasola / EremuLauak.com, 2005-11-23
Damian Arrutik, Eulien bazkako protagonistak, eztarriko tumore bat kentzeko operazio bat pairatu ondoren, bere lagun artistaren (Leon Karrika) etxera joatea deliberatzen du bake apur bat lortzeko asmoz. Abiadura Handiko garaiak alde batera utzi nahi ditu Baztan alde horretan, Abiadura Geldoko garai berri eta lasai bati ekiteko. Gajo hori. Baztanera pattal samar iritsi bazen, are pattalago alde egingo du handik. Izan ere, aldrebeskeria ororen zentroa izango da Damian; heriotza estraño bat, Karrikaren zoro haizeak, Lakoizketaren botanika-bilduma aberatsaren patu garratza, Lupe eta bere artekoak…
Hasier Etxeberria nobela beltz kutsuko lan berri batekin datorkigu oraingoan, heriotza argitu gabe baten inguruan eraikitako Mutuaren hitzak nobela honekin. Heriotza hori, baina, aitzakia bat baino ez da azken batean, MacGuffin-a Hitchcock-ek esango lukeen moduan, Damian Arrutiren tormentuzko mundu hori irudikatzeko. Nobela ez oso luzea izan arren, esan behar da Damianen mundu hori oso ondo eraikia dagoela (jakina, aurreko nobelak ere laguntzen du horretan), ertz anitzeko pertsonaia batekin topo egiten dugu, bere hausnarketekin, bere zalantzekin, bere lagun eta zaletasun berriekin… Damianen bizitza aldaketa hori hain ondo irudikatzeko hiru narratzaileetaz baliatzen da Etxeberria. Hirugarren pertsona orojakilea, lehen pertsona (Damianen idazten dituenak) eta batez ere, bigarren pertsona ziztatzaile hori, Damianen barne ahotsaren rola betetzen duena, beti “kontzientzia-ona” ozpintzeko prest.
Heriotzaren inguruko korapiloari nobela erdia igarota heltzen dio idazleak, beranduegi agian. Izan ere, nobelak interes handiagoa lortuko lukeela uste dugu, Damianen mundu horren irudikapenarekin batera, aldi berean, heriotzaren inguruko kontuak azalduko balira, hauek nobelaren amaierarako laga beharrean. Edonola ere, esan behar da argumentua, aitzakia izanagatik, ez dela batere arrunt eta erraza. Damianek heriotzaren inguruko misterioak ebatzita dituela uste duenean, bere teoria koherente guztia amiltzen zaio bere oinetara, eta beste ikerketa-bide batzuei heldu beharko dizkio, nobelaren korapiloak ezusteko biraketa bat jasaten duelarik.
Oso elegantea, bestalde, Etxeberriak darabilen euskara. Eskertzekoa da idazleak egin duen lana euskara xarmant hori idazteko, baita Lakoizketaren testu apokrifo hori sortzeko ere. Azken buruan, ongi idatziriko nobela baten aurrean gaude-eta, ongi eginiko lan baten aurrean (zentzu onenean), eta ez da harritzekoa idazleak, nobela bukatu ondorengo nekeak eraginda, Damian Arrutiri buruzko nobela berri bat idazteko asmorik ez duela aitortu izana. Berrehun orrialde eskas eduki arren asko hausnartutako testu zaindua baita Mutuaren Hitzak hau. Amaierak, haatik, nobela berri bat idazteko aukera irekirik uzten du, Abiadura Berriko edo Abiadura Larriko garai bati ekiteko prest agertzen baitzaigu Damian. Seguru, izatekotan, Abiadura Larrikoa izango dela.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi