« Infinituaren lasaitua | Iraganaz sendatzeko »
Ezker hanka falta zuen / Lutxo Egia / Susa, 2005
Haizea ufadaka Igor Estankona / Deia, 2005-12-06
Iñaki Gerena eskola zaharreko kazetaria zen. Diabetesak eroan zion zangoa, eta euri fin batek bizitza. El Correo Españolek obituario labur bat eskaini zion, argazki bakoa, gogo txarrez egina ia: “Iñaki Gerena Narbaiza (1949-2005). Hierro egunkariko kazetaria 1971tik 1982ra”. Sestaoko Riverren gainean egunkari horretan idatzi zituen kronikak, irudiz bederen, hori baino gehiago ziren: ezkerraldean gertatzen ari ziren mila guduen metafora.
Perspektiba falta genuen agian, edo nostalgiko hutsak gara menturaz, baina euskal literatura industriaren birmoldaketaren garaira itzuli da behin baino gehiagotan azkenaldian. Mende laurden igaro ostean, gertatu zena ordenatzeko gogo bat badela ezin uka daiteke; Bilboren makilajeak nekez eusten dio hatsari. Lutxo Egiaren nobela labur honetan askoz gauza gehiago dago, baina baita ordukoa fikzioaren bitartez ulertzeko gogo bat ere. Gainbehera zetorren teatroko azken obra izan ziren Athleticen ligak, ekaitzaren barealdi baten antzera. Eta labe garaien ondoko landa erreak, eta Hierroko kazetari herrena etakide… Idazkera bera ere, nahastea eta edertasun arraro hura deskribatzeko, moldatu egin du Egiak. Denboran salto egiten du etengabe narrazioak, zabarra da, eragabea batzutan, baina olio orban baten antzera kulunkarazten du irakurlea.
Gaur egungo egoerara ekarri gaituen sarbide-erritua kontatzen du “Ezker hanka falta zuen” honek. Ez dira oroitzapen hutsak, ordea. Nola esan… nostalgia baino gehiago aldarte triste bat da orrialdeak zipriztintzen dituena. Eta lekuen magiarekin lortzen du askotan idazleak efektu hori: Catania, Sestao, Finisterre… gure mundu txikiko auzoak dira. Honenbestez, pertsonaiak ez dira inongoak, joanean doaz, eta euren bizitza gaseoso eta mamu-itxurako horretan aurrelariaren jokaldi batek, albariño biharamun batek edo Manuel Rivasen azken ipuinak itzularazten ditu bizitza deitzen dugun errealitate partzial horretara. Eta momentu labur batez otutzen zaigu gizon bat euri fina baino gehiago izan zela itsasadarraren ertzean.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi