« Love, love, love | Azterketa zorrotzegia »
Gorputzeko humoreak / Angel Erro / Alberdania, 2005
Gorputzeko zeruak Jon Kortazar / El País, 2005-11-06
Udagoienaren lehen euriak hasi direnean beta hartu dut Angel Erroren Gorputzeko humoreak liburu berria irakurtzeko.
Ez dut huts handirik egingo Erro oso ezaguna dudala esatean eta agian, iritzi hau ikuspegi pertsonaletik ondua dela aitortzeko lotsarik ere ez dut izango. Baina niretzako poeta estimatua da, eta gustuen aurka zer egin gutxi dago.
Orain hilabete batzuk bere poemak eskatu nizkion, atontzen ari nintzen antologian sartzeko. Poema argitaragabe batzuk ekarri zizkidan, hain zuzen ere orain liburu honetan agertzen diren batzuk; kasualitate hutsez, liburua agertu aurretik agertu da antologia.
Hamar poema haiek irakurriz ez da liburu hau irakurtzen. Gorputzeko humoreak honek beste sakontasun bat du, zalantzarik gabe.
Bere Harkadian ni lehen liburutik hona gauak eta gauzak aldatu egin dira. Baina gogoratu nahi nuke Errok idatzitako hura: “Oro errana da, aspaldidanik. / Oro errana dela ere errana da. / Oro errana da, bada, ezinbestean. / Oro errana da, baina ez nik”. Azken bertso hori poesia egiteko modu berri batera bidea zabaltzen du. Errok errana da liburu honetan agertzen dena.
Badira joko batzuk idazleak oso maite dituenak. Adibidez, izenburuan “h” letrarekin jolastea, umorea, humorea bihurtzea, eta beraz, isurkiei buruz hitz egitea, biologiaren nondik norakoak bilatzea. Adibidez, filologia lehertzea, eta hitzen alderik formalenarekin jolastea, hala nola, Oteizaren apokrifoa gazteleraz ematen duenean. Edo aipamen estetiko homosexuala egiterakoan: “Que qué tiene que ver ser gay con el autor implícito”. Edo alderantziz.
Baina jokoen eta ironiaren gainetik, sentsibilitate eta, batez ere, gogo argi batek eusten dio Angel Erroren poetikari. Klasikoa omen da, baina barrokoaz mintzo da, olgetari dager, baina nik badakit oso garai ilunak direla hauek berarentzat.
Beraz, tentsioaren poeta nagusi baten aurrean gaude, 11-S-z idazten duena, gerrako haurrez idazten duena, bizitzaren gogorra burmuinean agertzen duena. Klasikoa? Bai, baina berpizte garaiko poetak aipatzen dituena.
Zirrara gogor bat. Gozputzeko humorerik garrantzitsuena melankolia baita.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez