« Gorputzeko zeruak | Airea da sakonena »
No (poema akrilikoak) / Patxi Salaberri / Pamiela, 2005
Azterketa zorrotzegia Igor Estankona / Deia, 2005-11-08
Sukaldariak espezia gramo doi batzuk nahi izaten ditu pisatu maiz, platera graziaduna baina era berean sinplea egin ahal izateko. Badaki, ordea, lar sartuz gero, zaporea jango diola adornuak. Poesiarekin ere berdin gertatzen da, batzutan eroangaitza izan daiteke hainbeste poesia. No (poema akrilikoak) honetan ere titulutik bertatik hasita nekeza egiten da batzutan ahaztea poesia irakurtzen ari garela. Ez da sentipen atsegina hori, nahiz eta poema atseginak begitandu zaizkigun ia denak.
Poemen itxura “poetikoa” aramaioarraren berotasun eta, inoiz, suhartasunaren ondorio naturala baino ez da. Bueltan-bueltan mamira doan poesia egiten du, baina bidea zorrotzegia da batzutan. Klasikoa da liburua, dezimononikoa ausaz, ausartenentzako idatzia inondik ere. Idazlearen apustu bat da pieza bakoitza. Irabazi zein galdu, dena ematen du Patxi Salaberrik lerrootan, eta agian horrexegaitik dauka azterketa itxura nabariegia.
Subjektutik idatzitako poemarioa da No (poema akrilikoak). Ikusitakoa eta “gauzak ikusteko modua” bereiztu ezinezkoak dira. Hartzailearen atxikimendua eskatzen du derrigor. Errealitateak eta poemek biek bat egin arte arriskatzen du: “Izarren distiran bilatu izan dut bizitzak eskatzen uste zidan erantzuna”. Askotan metaliteraturaren eta zilbor-poemen aldats-behera labainean behera doa liburua, eta harekin gu, irakurleok, zeinoi ez baitzaigu interesatzen poemaren genesia, ezpada pieza bukatuaren edertasuna.
“Gizakiaren aniztasuna ulertuko badute, / Poesiaren premia dute etikak, folosofiak, antropologiak; / are premia handiago, / giza-errealitatean, / gizakiaren baitan / artez / eragin nahiko balute” dio poetak. Eta duda egiten dugu ea poesiak izan behar duen funtzionala eta beste disziplina baten menpekoa. Duda egiten dugu ea poesia terapia egiteko erabili behar den, edo poesia egiteko. “Maitasunezko poemak idazten zituen” kontatzen digu idazleak Kamleh Al Shuli-taz. Gogoz gelditu gara jakiteko ea Patxi Salaberrik idazten duen maitasunezko poemarik, eta zelan ateratzen zaizkion erretorikaren galbahetik pasatu aurretik.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi