kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Gorputzeko humoreak / Anjel Erro / Alberdania, 2005

Airea da sakonena Felipe Juaristi / El Diaro Vasco, 2005-11-11

Bigarren liburua kaleratu du Anjel Errok. Bigarrena, egia da, familietan bezala, lehena baino lotsagabeagoa izaten da, lotsagabeagoa eta bihurriagoa ere bai. Lehenari, gurasoek arreta handiagoz begiratu izan diotelako, hoztuko ote den, gaixotuko ote den, zer ote duen beldurrez. Hori gertatu zitzaion Eta harkadian ni lehen liburuari. Hark, dena dela, bere bidea egin du, edo egiteko zorian dago, inork atzetik bultzatzeke, inork aurretik erakusteke.

Gorputzeko humoreak liburu askea da; esan nahi dut askatasun handiagoa ikusten dela testuan, askatasun handiagoz idatzi duela idazleak delako testua, askatasun handiagoz eta lasaiago ere bai. Hitzen arrimua, hitzen musika da horren salatari, hitzek jolasteko duten gogoa erakusgarri.

Liburua jolasa da, zentzu guztietan. Adiskideei idatzitako poemak dira asko, lagunak buruan dituela idatzitakoak beste batzuk, norberarengandik urrun beharrez idatzitakoak ere ez dira falta. Jolasak fama txarra du poesian; seguru asko, poeta gizon edo emakume serio, zurrun eta benazkotzat jotzen delako, poeta hitzak ere benazko, zurrun eta seriotzat hartzen dira, txorakeriarik handienak badira ere. Izan ere, egiarik latzenak irribarrez ere esan daitezke; egiarik xamurrenak ahoa itxita eta kopetilun esan daitezkeen bezala. Pailazorik pailazoena ez da pailazo jantzita dabilena, baizik eta pailazo itxurarik batere ez duena. Airea, bere itxura arin eta ilaunarekin, denik eta sakonena da.

Hitzak aurpegiaren marrak dira, eta beren arrastoa uzten dute larruan zehar. Batzuek, irudiaren fetitxistek, aurpegian iragana eta geroa ere irakur daitekeela esango dute, baina ez nago ados. Aurpegian, testuetan bezala, norbera den bezala azaltzen da. Norberak dagoena ikusten du, ez besterik. Norberak dagoenari buruz idazten du, iraganaz eta geroaz gehiegi arduratzeke. Baina horiek ere dagoenean daude, gordeta. Litekeena da, baina ez segurua. Angel Erroren itxurazko arintasun horrek egia sakonak ezkutatzen ditu, tarteka. Hitzei aurpegira begiratzen jakin behar, lotsatzeke.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak