kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Odolean neraman / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2004

Egungo “arrakasta”ren hiru ele-mele: krak, crack edota crack Mikel Asurmendi / Irunero, 2005-09

Egungo gizartearen ezaugarria edota grina futbola da inolaz ere. Mendebaldeko “kultura”ren ezaugarrietako bat kirola da eta gizartearen zati handi batek futbola darama(gu) bihotzean. “Odolean neraman” istorioaren protagonistak, Eneko Ortega gazteak, bihotzean izan ezik odolean darama futbola.

Baloia izaki futbolaren jokorako gailu ezinbestekoa, bihotzaren lekuan baloi bat darama Enekok bere baitan. Baloia ondo menperatzen duen gizakumea, teknikaz eta ganoraz menperatu ere, mundua menperatzera heldu daitekeela sinetsarazi zaigu mendebaldeko kulturan, eta halatsu ere sinestarazi diote Enekori. Hitz batean Crack izateko jaioa eta iaioa da.

Tamalez, kirola garatu eta gauzatzerakoan, “kultura” hitza alboan geratuz joan da neurri handi batean. Kultur ekintza eta emaitza behar zuena, masa edota ekimen ikusgarria izatera iritsi da. Futbola espektakuluaren ikur gorena da gure kulturan.

Horiek dira bat-batean “Odolean neraman” eleberriak bat batean iradoki dizkidanak. Eleberriak, jakina, irakurlea harrapatuko badu besterik behar du noski.

Hara, bada, istorio polita duzu Eneko Ortegarena. Joan Mari Irigoienek tarteka-marteka oparitzen digun gure gizartearen erretratu horietako bat: ironia eta kritikaz ondo baino hobeto zipriztindua, ondo narratuta hobekiago esateko.

Arrakasta da liburu honen hitz gakoa. Zer da arrakasta ordea gure gizartean eta espektakuluaren munduan? Hedabideek txitean-pitean “saltzen” diguten jarrera eta posea? Gaurko “arrakasta” azal-azaleko harremanen ondorio dela erakusten digu “Odolean neraman” eleberriak. Azal-azaleko denak, ordea, aise egiten du krak. Krak edo crack. Hitz edo ele-mele horri hiru adiera aurkitu dizkiot neronek:

Krak edo zapart egin, puskatu alegia.

Crack edo futbol izarra.

Edota Crack: droga oso toxikoa dena.

Hiruko ederra: egungo munduaren isla.

Joan Mari Irigoienek gertutik bizi izan zuen futbola, futbolari izan zen idazle izan aitzin. Arrakastaren bideak ikertu dituen bidaiari izaki, idazle fina agertu zaigu beste behin ere. “Arrakasta”ri eta bizitzari bertatik bertara segitzen dion bidaiari eta idazle naharo legez.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak