« Mende berrirako ipuinak | Mende berrirako ipuinak »
Ipuin izugarriak / Antologia / Elkar, 2004
Antologiak Alvaro Rabelli / El País, 2005-08-29
Italo Calvinok aspaldi gaztigatu zigun ipuin antologia guztiak arriskutsuak direla. Gaitza da berez ildo komuna ez izateko sortu diren testuak liburu batera biltzea, testu batetik besterako aldea nabarmena izaten delako, nabarmenegia beharbada emaitza on orokorra lortzeko. Era berean, antologietan ikuspegi zabala lortu nahi izaten da, baina hain zabalak izan daitezke ezen ez dituzten izan diren ezaugarri guztiak behar bezala bereganatzen.
Halako kasuetan editoreari antologia defendatzea baino ez zaio geratzen. Eta mugatuak direla esatearekin denok konforme bagaude, eta kontraesan badirudi ere, orduan ahalegindu beharko genuke antologia gehiago argitaratzen; horrela ikuspegi zabalagoa izango genuke. Egia esan, euskal literaturan atzera begirako ipuin antologiak nahiko urriak dira, urriak ere idazle bakar baten lanak batu ditzaketen antologiak.
Horregatik ez dut uste 90eko hamarkadak eman dituen ipuinik onenetakoak biltzen dituenik “Ipuin izugarriak” izeneko bilduma honek, liburuaren kontrazalean horixe adierazi arren, ez duelako inondik ere arakatzen 90eko hamarkadakoliburu esanguratsuenetan. Hau antologia posible bat da egon litezkeen beste askoren artean. Neurri batean partziala neritzoke, eta, hala ere, ez dut uste horrek inori meriturik kenduko liokeenik. Ostera, kasu handiagoa egiten diet hasierako orrialdeei, non adierazten zaigun bilduma honetako ipuinak han hemen sakabanatuta geratu diren piezak direla, liburuetarako sortu ez ziren pieza bitxiak.
Zazpi ipuin, zapi idazle, zenbakiak behintzat magia dakarkigu. Harkaitz Cano, Begoña Bilbao, Zorion Zamakola, Txiliku, Luis Fernandez, Ana I. Morales eta Julen Gabiria dira zazpi idazleok. Kronologikoki antolatuta daude, idatzi ziren datari dagokionez eta irakurlearentzat interesgarri suertatzen den kontamoldeari ere erreparatuz. Horrela, Bilbao zenaren kontaketa tradizionaletik Canoren kontaketa modernoagora joaten dira, tonu errealista eta fantastikoa tartekatuz. Gaietan ere susmatzen da hurrenkera kronologikoaren garrantzia, arrantzaleen gizarte tradizionaletik, gerra zibiletik igaro eta gaurko gizarte kontsumizalera heltzen da. Zazpi ipuin barne zirrarei dedikatuak, erraiak asaldatzen diren zirrarak dira, beldurretik higuinera doazenak, horregatik izugarri adjektiboa zentzurik zabalenean hartu behar da.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi