kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Mende berrirako ipuinak / Antologia / Erein, 2005

Mende berrirako ipuinak Ana Unanue / Aizu!, 2005-09

Istorioak: euskal ipuinen antologia honetan Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Javi Cillero, Juan Garzia, Arantxa Iturbe, Anjel Lertxundi, Karlos Linazasoro, Pello Lizarralde, Xabier Montoia, Inazio Mujika, Lourdes Oñederra, Ixiar Rozas, Joseba Sarrionaindia eta Iban Zalduaren 18 ipuin topatuko ditu irakurleak. Hautaketa Mari Jose Olaziregi EHUko irakasle eta literatur kritikariak egin zuen, Renoko Basque Research Centreren ekimenez. Antologia ingelesez argitaratu zuten lehendabizi eta duela zenbait hilabete euskaraz eman du Ereinek.

Emaitza: 1980ko amaieratik hasi eta gaur egunera arteko euskal ipuingintzari errepasoa ematen dion liburua. Nik gusturago irakurri nuen Iñaki Aldekoaren “Euskal ipuinen antologia bat” (Alberdania, 1993), baina horrek ez du ezer esan nahi, ez ipuinak hobeak zirenik ezta aukeraketa egokiagoa izan zenik ere, baizik eta garai hartan gazteagoak ginela eta errazago asetzen ginela.

Onenak: antologia guztiak dira pertsonalak, hautaketa egiten duen irakurlearen gustuaren menpekoak. Antologiaren antologia egitekotan, honako hauek aukeratuko nituzke: Javi Cilleroren “Musu bat ilunpetan”, Pello Lizarralderen “Un ange passe”, Xabier Montoiaren “Ikatza bezain beltz”, Inazio Mujikaren “Itoak ur azalera bezala” eta Iban Zalduaren “Bibliografia”.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak