kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Berdin dio / Agota Kristof / Alberdania, 2005

Bizitzaren ispilu Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-09-02

Agota Kristof oso ezaguna du euskaldun irakurlegoak, “Koaderno Handia” liburuari esker, beste hizkuntza askotan bezala, ospetsua ere egin da. Frantsesaren eremuan egin zen ezaguna, estreinakoan, Hungariatik ihes egindako emakume hau. Aspaldiko kontuak dira. Duela gutxi ikusi ahal izan dut bera eta nik uste nuen gazte xarmant eta pinpirina emakume adintsu bihurtua zen. Adinaren ajeak, barkatzen ez direnak, noski, eta salbatzen gutxiago. Hala ere, aitor dut ez zuen emakume zahar itxurarik. Alderantziz esango nuke, bizitzari barre egiten dioten amona horien tankera hartu nion. Egia da, egia zinezkoa, hobe dela liburuak irakurtzea egilea ezagutzeke. Gertatzen da gero eta maizago egiten dela egilea ezagunagoa egindakoa baino, eta horretan literatura ez da alde batera geratu; munduan nagusi den jarrerari segitu egin dio, bere alde on eta txarrekin, noski.

Gizon bat estatua bihurtzen da; trena hartu aurretik bere zakurra besarkatu baino lehenago. Azken aldia da. Trenak garrantzi handia du liburu honetan, behin baino gehiagotan azaltzen baita. Antton Olariaga ohartu da horretaz eta azalean jarri digu trenbidea, misteriotsua, noski, behar duen bezala. Emakume batek azaldu nahi dio sendagileri ez duela ulertzen nola senarrak aizkora duen sartuta buruan. Etxe batek hitz egiten dio alde egin duen gizonari. Ipuin hori, behintzat, hunkigarria egin zait niri, etxe asko utzi baititut atzean, eta beti izan dut, haiek hustuz gero, zakur bat abandonatzen ote nuen sentipena.

Hogeita bost testu labur dira guztira, giro nahasi baina eragingarrian, giro hits eta malenkoniatsuan. Liburuko pertsonaiarik gehienek zerbait utzi dute atzean, edo zerbait galdu dute. Ez da jakiten istoriotan zer den errealitatea eta zer ametsa (edo amesgaiztoa). Baina bizitzaren ispilu dira, horretan zalantzarik ez.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak