kritiken hemeroteka

8.733 kritika

« | »

Karonte / Asel Luzarraga / Elkar, 2005

Karonte Beñat Sarasola / EremuLauak.com, 2005-08-03

Asel Luzarragaren bigarren liburuak gure letretan oso ohikoak ez diren hainbat ezaugarri biltzen ditu: Zientzia fikzioa, teknologia berriak, Japonia, manga komikiak etab. Horregatik, gogotsu ekiten zaio liburu honen irakurketari, proposamen original eta interesgarri bat izan daitekeelakoan. Euskal literaturan haize berriak (Japoniaren eskutik, “Lost in translation” filmari jarraiki, esaterako) sartzeko parada ezin egokiagoa zitzaigun honako hau.

Hala ere, liburua irakurri ondoren itxaropen horiek zapuzturik geratzen dira, erraz asko ohartzen baikara elementu berri horiek guztiak kontakizun konbentzional eta estereotipatu baten apaingarri baino ez direla. Ez eskatu liburu honi, beraz, munduaren, giza erlazioen edo gertakizunen prisma berezi bat eman dezala, alderantziz, liburura kontsumo-literatura deitzen zaion horretatik gertuagoa egon daiteke.

Amets Olazarri, urtebete koman egon ostean, bizitzara itzuli eta gauza estrañoak gertatzen hasten zaizkio. Bere lehengusina Naroaren laguntzaz Ametsen burmuina teknologia berriei esker “kanpoko” pertsona batzuk kontrolatzen dutela jabetzen dira. Ametsen izaera berreskuratzeko borroka horretan Japoniara bidaia egitera iritsiko dira, nahiz eta bertan ere gauza arraroak jazotzen jarraituko duten. Horrela, bi narrazio plano ditugu liburuan zehar: batetik, Amets eta ingurukoen gertakizunak kontatzen dituena; eta bigarrenik, Ametsen burmuina kontrolatzen duten pertsona misteriotsuena. Azken hauek nobelako gaizto-gaiztoak ditugu, eta nola ez, espainiarrek (gaiztoak, inozoak eta traketsak), israeldarrek, ingelesek eta estatubatuarrek osatzen dute konspiratzaileen multzo hau.

Gai ugari jorratzen dira liburuan, baina denak ere, zoritxarrez, ukitu arin eta topikoekin. Karikatura politikoa, nostalgia kultural-musikala (jada ez da ikusten punkirik Barrenkalen), soziologia eta psikologia arin pixka bat…

Estilo aldetik, liburua astun xamarra da zenbaitetan. Parte batzuk akzio ugarikoak dira (buruz buruko borrokak, ihesaldiak…) eta horrenbeste kontatzen da (batzuetan film baterako gidoi detallatua dirudi) ezen irakurlea galdu egiten baita horrenbeste deskribapen eta xehetasunekin. Bestalde, deigarria egiten da metaforen erabilera gehiegizkoa, askotan narrazioa kurtsikerian erortzen dela, bereziki metafora sexualekin. Izan ere, sexuak garrantzia handia du nobelan, baina ezin esan daiteke, oro har, idazleak gaia tratatzeko moduan asmatu duenik. Hemen ere sobera kontatzen dela eta gutxiegi iradokitzen dela iruditzen zaigu, “ez amaitu oraindik, ni hasi gabe nago eta” esaldia lekuko.

Liburuan agertzen diren bi gai interesgarrienak, zientzia eta identitate arazoarenak dira. Argumentuak bidea ematen du zientzia, boterea eta gizartearen arteko harremanen gainean hausnartzeko, alde batetik, eta burmuin aldaketa medio identitate pertsonalaren gaia jorratzeko, bestetik. Nobelaren azken orrialdeetan gai hauek zertxobait lantzen diren arren, ideiok gehiago garatzea egokia izango zatekeela uste dugu.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak